Azaroaren 28an, osteguna, Athletic Club eta IFS Elfsborg taldeek 18:45etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz. 

Gogoratu, Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran. 

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia  

Gomendioak: 
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu  
- Barik txartelarekin bidaiatu ezkero, kargatu aldez aurretik  
- Adi egon gure langileen argibideei   

  
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (18:00-18:45) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.

Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic - IFS Elfsborg
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado