Bilbo, 2019ko urriaren 30

“Fekoor, 40 urte Bizimodu Independentea Bizkaian sustatzen” erakusketa inauguratuko dute datorren urriaren 31n Metro Bilbaok eta Fekoorek. Erakusketa Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen Federazioak sustatzen duen Bizimodu Independente Ereduaren baitan antolatu da, eta datorren azaroaren 29ra arte izango da ikusgai Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian, Unamuno irteeran.

Pertsona, ingurua eta laguntzak; horiek dira erakusketa osatzen duten argazkiek jorratzen dituzten gaiak. Juan Carlos Sola Fekoorreko zuzendariak aditzera eman duenez, “irudi horien bitartez desgaitasuna daukagun pertsonok ingurune irisgarri batean bizitzeko eskubidea daukagula aldarrikatu nahi dugu, gainontzeko pertsonek dituzten eskubide berdinekin, eta beharrezkoak ditugun laguntza egokiekin”.

Metro Bilbaotik adierazi dutenez, oso garrantzitsua da Bizimodu Independente Eredua gizarteratzea. “Guretzako ohore bat da Metro Bilbaok dituen azpiegiturak halako mezuak zabaltzeko baliatzea eta bozgorailu lana egitea, finean, gure hondar-alea jartzea gizarteak desgaitasuna ulertzeko, pentsatzeko eta bizitzeko duen ikuspuntua aldatzeko, edo gutxienez, aldaketa eragiteko.

Hain zuzen, horixe da erakusketaren helburuetako bat, ez bakarra ordea. “Gure gizartea Bizimodu Independente Eredura gerturatu nahi dugu, askatasunean eta berdintasunean; gaitasunak gaitasun, pertsona orok bere bizimodua aukeratzeko eta komunitatean parte hartzeko aukera duela aldarrikatu nahi dugu; eta irisgarritasun unibertsalarekin konpromisoa adierazten duen gizarte aktiboa sustatu nahi dugu eraldaketa sozialaren eta aukera berdintasunaren bidetik”.

Zentzu honetan, Metro Bilbaok indarrean jarri dituen hainbat neurri nabarmendu dituzte: gurpildun aulkian bidaiatzen duten pertsonen laguntzaileentzako doako txartela; metroko bagoietan eserleku eraisgarriak kentzea; mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako erreserbatutako eserlekuak seinaleztatzea; igogailuetan jarritako seinalitika, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek lehentasuna dutela adieraziz; trenetako haize-babesak erretiratzea, gurpildun aulkian bidaiatzen dutenek egin behar dituzten maniobrak erraztuz; eta, indarrean jarri diren neurri guztien berri ematen duen irisgarritasun foiletoa argitaratzea”.
• Urriaren 31n inauguratuko da eta Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen Federazioak sustatzen duen Bizimodu Independente Eredua izango du ardatz. • Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian izango da ikusgai, Unamuno irteeran, azaroaren 29ra bitarte. • Erakusketarekin, Metro Bilbaok bat egiten du Ni aldaketaren eragile Bizimodu Independentea helburu kanpainarekin.