Bilbo, 2020ko abenduak 9

Surbisak, Bilboko Udalaren mendeko udal sozietateak, ondarea birgaikuntzaren bidez zaintzea sustatzen duenak, 35 urte bete ditu. Udal sozietate hau 1985ean sortu zen, Zazpi Kaleak oneratzeko asmoz, urte bi lehenago izandako uriolek erasan baitzuten larriki auzoa; alta, 2005etik, uri osoan jarduten da, andeatze fisikoaren eta sozialaren araberako lehentasunei jarraituz. Bere historian zehar, udal sozietate honek uriko eraikinen % 15ean kudeatu ditu esku-hartzeak.

Hori dela eta, udal sozietateak eta Metro Bilbaok bat egin dute Surbisak urian gauzatu dituen jardun nagusietako batzuk gogoratzeko “35 urte Bilbo hobetuz” erakusketaren bidez, zeina abenduaren 31ra arte ikusi ahal izango baita Zazpi Kaleetako geltokian, San Nikolaseko irteeran.

Erakusketa, hala, gaur goizean inauguratu dute Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasunaren, Ingurumenaren, Hiri Berroneratzearen eta Garapen Osasungarriko Saileko Zinegotziak, Nora Abete Surbisako Presidente eta Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Saileko Zinegotzi ordezkariak eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusiak.

Erakusketak 9 argazki panel dauzka, eta, haien bidez, Surbisak atzera begirako bat egiten du, Bibon han eta hemen hiria berroneratzen, gizarte kohesioan, birgaikuntzan, biziberritzean eta zaharberritzean eragin dituen jardunei buruz.

Izan ere, sortu zenetik, Surbisak uriko 40.000 eraikin eta etxebizitza pribatu baino gehiagotan sustatu ditu jardunak. Eta, horren ondorioz, Surbisak 278 milioi euro baino gehiagoko inbertsio pribatua eragin du joan deneko 35 urte honetan, eta, gainera, 76 milioi euro eman ditu dirulaguntzatan (bereak nahiz Eusko Jaurlaritzarenak) esku hartze horietan laguntzeko.

Alfonso Gilek zorionak eman dizkio Surbisari, “35 urte honetan ezinbesteko eragile bat delako Bilbo hiri-oneratzearen arloko eta are gizarte-kohesioaren arloko nazioarteko erreferente bihurtzen. Gizarte moduan, gure betebeharra da pertsona guztien ongizatea ziurtatzea. Eta, administrazio publiko moduan, gure betebeharra da desberdintasunaren kontra borroka egiteko tresnak eta mekanismoak abian jartzea.

“Sortu eta hasiera-hasieratik, Surbisaren helburua izan da hirigintza-arazoak eta gizarte- eta ekonomia-egoera zaurgarria zeuzkaten auzo eta guneetan birgaitze integrala eragitea, eta, hala, erreferentzia bihurtu da eraikin, etxebizitza eta lokaletan obra pribatuak sustatu eta laguntzearen alde, eta, horrela, bizigarritasuna, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna hobetu ditu, eta hori bihurtu da bere nortasunaren ezaugarria”, adierazi du Nora Abete Surbisako presidente eta Bilboko Udaleko Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi ordezkariak.

Beste alde batetik, Eneko Arruebarrenak nabarmendu duenez, “ZazpiKaleak/CascoViejoko geltokia da lekurik egokiena SURBISAren lana erakusteko; Bilbo nola berritu den erakusteko, dela bere eraikinetan, dela garraio publikoan eta haren intermodalitatean.”

Esku hartzeko moldeak

Hasiera batean, Zazpi Kaleetan bezala Bilbo Zaharrean, esku-hartzeek inbertsio publikoko inpaktu handia eragin zuten, hiri-espazioa oneratzeko obretan nahiz monumentu-balioa izanik komunitate-ekipamendu moduan erabiltzeko egokitzen ziren eraikin publikoak zaharberritzeko obretan. Aipagarriak dira birgaitze-lanak Plaza Berrian, Yohn jauregian, Atxuriko Gizakundearen Komentuan, eta Mesedeen auzoan Bilborock aretoan, eta halaber urbanizazio-lanak Solokoetxeko eskaileretan, Atxurin, Harrobi plazan, Bilbo Zaharra kalean eta hango plazetan.

Eraikinen birgaitzea eta ekonomia-jarduera suspertzea beti izan dira Surbisaren eginkizunaren bi xede, adostasunak eraginez, laguntza teknikoa, juridikoa eta soziala eskainiz eta Eusko jaurlaritzaren eta Udalaren beraren dirulaguntzak emanez leihatila bakarraren bidez.Surbisak bilakaera bat izan du bere 35 urteetan, eta halaber bere printzipio inspiratzaileetan, bere eskumeneko eremuen beharrizanetan ere errealitate desberdinak agertu ahala.
• Metro Bilbaok erakusketa bat edukiko du bere egoitzan, Surbisak bere historian zehar sustatu dituen jardunen atzera begirakoa eginez; Zazpi Kaleetako geltokian egongo da erakusgai, San Nikolas kalerako irteeran, abenduaren 31ra arte.
•Surbisa 1985ean sortu zen, Zazpi Kaleak oneratzeko asmoarekin, larriki erasan baitzituen 1983ko uriolak, eta, 2005etik, gai da uri osoan jarduteko, betiere gune batzuek eta besteek daukaten andeatze fisikoaren eta sozialaren araberako lehentasunei jarraituz.
•Bere historian zehar, Bilboko Udalaren Hiri Berroneratzearen Sailaren peko udal sozietate honek kudeatutako esku hartzeek uriko eraikinen % 15ari eragin diote.