Bilbo, 2024ko martxoak 14

Athleticek Mallorcaren aurka, apirilaren 6an, Sevillan jokatuko duen Kopako finala dela eta, Metro Bilbaok bat egin du klubak azken asteetan partida honi begira jaso dituen gainerako babesekin.

Horrela, Nafarroa kaleko eraikinak taldea animatzeko pankarta bat dauka duela zenbait astez geroztik, eta gaurtik aurrera, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian (Unamuno sarbidean) photocall bat jarri da, bezeroei argazki bat ateratzera animatzeko. Ekintza hau beste erakunde batzuekin lankidetzan egin da, hala nola Athletic Fundazioa, Kutxabank eta Petronorrekin.

Era berean, geltoki guztietako publizitate-pantaila digitalek animazio batzuk erakutsiko dituzte gaurtik aurrera, Athleticekin lotutako elementu grafikoekin. Ekintza horiez gain, datozen egunetan ekintza berriak egingo dira, instalazio desberdinetan, Sevillan egingo den finalari begira.

field_imagen_press
Metro Bilbao se engalana de rojiblanco para animar al Athletic de cara a la final de Copa
Resumen
  • Photocall batek bezeroak selfie bat egitera animatuko ditu gaurtik aurrera Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian
  • Nasa guztietako pantaila digitalek elementu grafiko bereziak izango dituzte
  • Datozen asteetan ekintza berriak egingo dira
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación