Bilbo, 2024ko otsailak 9
Otsailaren 10ean eta 17an, larunbatak, Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du, inauteriekin batera. Larunbat bietan, metro zerbitzua areagotuko da gau osoan zehar, eta trenak 20 minutuko maiztasunez ibiliko dira bi adarretara, eta enborrean, 10 minutukoa izango da maiztasuna.
Era berean, Bizkaiko ekitaldi nagusiekin bat egiteko apustuaren barruan, Metro Bilbaok bultzada bat emango dio datozen egunetan inauteriei. Horretarako, karatulak jarri dira, apaingarri moduan, Abando zein Barakaldoko nasa hormetan, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiko mezzaninetan eta Algortako fosterazoan.
Apainketaz harago, eta San Tomas edo Agate Deuna bezalako jaietan egin den bezala, bezeroen artean karatulak banatuko dira. Banaketa gaur (otsailak 9) izango da, arratsaldez, Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Barakaldo geltokietan; Algortan, berriz, datorren asteko ostiralera (otsailak 16) atzeratuko da, herriko inauteriekin batera egiteko
Otsailaren 10ean eta 17an, larunbatak, maiztasunak indartuko dira
Trenak gau osoan zehar ibiliko dira, 10 minuturo enborrean
Karatulak banatuko dira, bezeroen artean, Abando, Zazpikaleak/Casco Viejo eta Barakaldo geltokietan