Urtarrilaren 16an, asteartea, Athletic Club eta Deportivo Alavés taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean, bai ohiko iraupenarekin, bai luzapen edo penaltien kasuan.
Zerbitzu bereziko trenak Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietan bakarrik hartu ahal izango dira.
Gomendioak :
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado