Abenduaren 11n, igandea, Athletic Club CD Guadalajara taldeek 19:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok bere tren zerbitzua indartuko du mugikortasuna errazteko.

Partidara metroz joaten bazara, jarraitu gure langileen aginduei.

Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak  

Gomendioak:

· Trenetik irtetean, eraman zure barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.

· Kargatu zure barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (18:00-18:45) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club  CD Guadalajara
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado