Zein txartel motari eragiten dio deskontuak?

Abono mota guztiek %50eko deskontua izango dute. Metro Bilbaoren kasuan, beherapenak hileko tituluei (Bidai eta Gazte) eragingo die, Mallonako igogailuko 10 bidaiarako abonuei, baita Gizatrans eta Creditrans tituluekin egindako bidaiei ere. Familia ugarientzako tarifetan ere aplikatuko da deskontua.

Joanaldiak eta bidaia baterako Mallonako igogailuko txartelak, ordea, ez dute beherapenik izango.

Urtekoa26ari irailaren 1etik abenduaren 31ra artean indarrean dagoen egunei dagokien zati proportzionalean eragiten dio (ikus beherago).

Zer egin behar da deskontuaz baliatzeko?

Abonuak, orain arte bezala, makina automatikoetan erosten dira, Barik pertsonalizatuarekin. Irailaren 1etik aurrera egiten diren erosketa guztiei deskontua aplikatuko zaie zuzenean. Makinek eskaintzen dituzten tarifek dagoeneko aplikatua dute beherapena.

Irailaren 1a baino lehen erositako hileko abonuei ez zaie deskonturik aplikatuko.

Zertan eragiten dio Urtekoa26ri?

Salmenta etenda geratuko da irailaren 1etik abenduaren 31ra, eta Gazte 70 edo Gazte ORO txartelak erosi ahal izango dira % 50eko deskontua jasotzeko.

Gazte tituluak eskuratu ahal izateko, beharrezkoa da Bizkaiko errolda-ziurtagiria Barik profil pertsonalizatuan kargatuta edukitzea. Bezeroen Arretarako Bulego hauetan izapidetu daiteke: https://www.ctb.eus/eu/bezeroarentzako-arreta

Urteko azken lau hilabeteetan titulu hori indarrean duenak epe horri dagokion zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango du irailaren 1etik aurrera. Itzultzeko formularioa: https://metro.eus/urtekoa-itzultzea

 

Destacada
Desactivado
Imagen
2022ko irailaren 1etik abenduaren 31ra arteko tarifa berriak
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado