Bilbo, 2022ko uztailak 12

Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetan lanuzteak goizeko eta arratsaldeko puntako orduetan deituta daudela berriro. Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios hasi eta ondoren ELA, CIM eta UGT batuta, oraingoan 6:30 eta 9:30, eta 18:30 eta 21:30 artean jarri dituzte biharko eta ostiralerako deialdiak. Laugarren protesta-astea dute sindikatuek.

Eusko Jaurlaritzak gutxienez zerbitzuaren %30 ematea agindu du, nahiz eta baliteke zirkulazio gehiago izatea, langileek greba egiteko zein lan egiteko duten eskubidea errespetatuko baita. Bidaia aldez aurretik antolatzea gomendatzen da ezustekorik ez izateko. Bermatutako gutxieneko zerbitzuen ordutegia www.metrobilbao.eus webgunean egongo da eskura. Lanuzteen ordutegietatik kanpo zerbitzuaren % 100 emango da.

Azken lanuzteak joan den asteko ostegunean, ostiralean eta larunbatean izan ziren, arratsaldez bakarrik, 19:00 eta 21:00 artean. Orduan, lanaldia zuten 243 pertsonatik, 65ek egin zituzten lanuzteak (gutxieneko zerbitzuak barne), %26,75ek alegia. Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienekoak baino tren gehiago ibili ziren, eta ez zen aparteko gorabeherarik izan.

Zuzendaritzak hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko egutegiari eusten dio sindikatuekin jarrerak hurbiltzeko asmoz.

Era berean, Metro Bilbaok atsekabea adierazten du lanuzte-deialdi honek bezeroei eragiten dien kaltearengatik eta ohiko bideetatik emango du zerbitzuaren berri.

Categoría
field_imagen_press
Metro Bilbao informa que esta semana, miércoles y viernes, se han convocado paros por la mañana y por la tarde
Resumen
  • 6:30 eta 9:30, eta 18:30 eta 21:30 artean izango dira.

  • Gutxieneko zerbitzua %30 izatea ezarri du Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta tren gehiago atera litekeen bideragarria bada. Bidaia aldez aurretik antolatzea gomendatzen da ezustekorik ez izateko.

  • Zuzendaritzak sindikatuekin hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko egutegiari eusten dio.

  • Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu lanuzteek bezeroei eragiten dizkieten eragozpenak.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación