San Mamesen jokatuko den Athletic Club vs Valencia CF partida eta Estopak BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua direla eta, maiatzaren 7an, larunbata, Metro Bilbaok bere tren zerbitzua indartuko du, mugikortasuna erraztuz.

kontzerturako zerbitzu bereziaren ordutegia kontzertuaren amaieraren arabera aldatuko da.

Partidara metroz etorriko bazara, jarraitu gure langileen aginduei.

Planifikatu zure itzulera eta gogoratu metro zerbitzua dagoela gau osoan.

Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak  

Gomendioak:

Trenetik irtetean, eraman zure barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.

Kargatu zure barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (15:30-16:15) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mames geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club – Valencia CF eta Estopa kontzertua
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado