Metro Bilbaok bihar, apirilaren 2an, berreskuratuko du ohiko zerbitzua Erandio eta Astrabudua geltokien artean jausi zen horma konpontzen amaitu eta gero.

Harri-lubeta bat altxatu da, kaltetutako horma finkatzeko. Eraikuntza hori ez da inola ere behin-behinekoa, behin betiko konponbidetzat har daiteke.

Harri-lubeta eraikita, eta beharrezko zirkulazio-proba guztiak egin ostean, zerbitzua lehengora itzuli da, bi trenbideetatik, Lutxana eta Leioa geltokien artean. Hartara, neguko zerbitzuaren ohiko maiztasunak ezarri ahal izan dira. Metroaren web orrian dituzue eskura:
www.metrobilbao.eus

Gure esker ona adierazi nahi diegu bezeroei, zerbitzuaren gorabehera hauek iraun duten lau egunotako egoera ulertzeagatik.

Categoría
field_imagen_press
NOTA DE PRENSA
Resumen

Bihar, larunbata, apirilak 2, ohiko maiztasunetara itzuliko da metroa.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación