Astelehenean, otsailak 7, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta RCD Espanyol-ek 21:00etan, eta Metro Bilbaok zerbitzua eskainiko du partida amaitzean, zaleei San Mameseko bidaia errazteko.
Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietan bakarrik sartu ahal izango da, eta geltoki guztietan irten.
Partidara metroz etorriko bazara, jarraitu gure langileen aginduei.
Begiratu ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
- Trenetik irtetean, eraman zure barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Kargatu zure barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado