Metro Bilbaok 16 musika-emanaldi izango ditu Fair Saturday kultura-mugimenduaren baitan programatutako ekitaldietan, “Metro Akustikoa” musikaldiaren jaialdian.
Estreinako egingo da “Metro Akustikoa” jaialdia metropoli-trenaren Bilboko lau geltokitan, hauetan, alegia:
•Zazpikaleak/Casco Viejo: Unamuno sarbidea
•Abando: Renfe sarbideko korridorea
•Moyua: Ercilla sarbidea, geltoki-ikuskatzailearen bulegoaren ondoan
•Santimami/San Mamés: Bilbao Intermodalaren atarian
Arista hauek hartuko dute parte: Jon Moma, Lola, JULEN, Lorelei Green, Xabier Iriarte, Rafa+Johnny+Samuel, Viola Serra, Loida, The Last Hidden Fox, Eva Martin, Sara+Jon, Irene Aulestia, Ane Zugaza, Kepa+Kike, Myke y Maider Legarreta.
45-60 minutu iraungo dute, eta goizean 11:00-13:00 artean eta arratsaldean 18:00 eta 20:00 artean egingo dira.
Dirua eman ahal izango da 03836 Bizum-zenbakiaren bidez. Biltzen dena honelaxe banatuko da: % 50 Norai Elkartearen Etorkizuna Musikatan proiektuarentzat bazterkeria-arriskuan dauden haurrak artearen eta kulturaren bidez babesteko, eta beste % 50a artistentzat.
Jarraitu gure sareak emanaldien irudiak ikusteko.
“Metro Akustikoa” Bilboko lau geltokitan 16 musika-emanaldi izango dira.
Bihar, larunbata, azaroaren 27a egingo dira goizez eta arratsaldez.