Ostiralean, urriak 1, futbol partida jokatuko dute Athletic Club eta Deportivo Alaves-ek 21:00etan. Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du zaleen mugikortasuna errazteko.
Partidura metroz joango bazara, adi egon gure langileen argibideei. Partida amaitzean, mailakatu itzulera eta gogoratu gaueko metro zerbitzua dagoela 02: 00ak arte.
Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Gomendioak:
Trenetik irtetean, eraman zure barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
Kargatu zure barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mames geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.