Bilbo, 2021eko irailaren 6a
Gaur goizean Patxi Ormazabal Arabako AECCko presidente eta entitaren ordezkariak, Mila Gullón Bizkaiko AECCko presidenteak, Juan Manuel Ormazabal Gipuzkoako AECCko presidenteak, Susana Palomino Metro Bilbaoko Marketin eta Komunikazio Buruak eta Arkaitz Carracedo ikertzaileak “50 urte minbizian ikertzen” erakusketa inauguratu dute.
AECCk minbizia ikertzen daramatzan 50 urteak omentzeko, Metro Bilbaoren laguntzarekin, martxan jarri da azken urteotan pertsonen bizitza hobetzen lagundu duten aurrerapen zientifikoen adibide erakusgarriak jasotzen dituen erakusketa. Aurrerapen horien artean, nabarmentzekoak dira Euskadin egindakoak, zehazki, Arkaitz Carracedo ikertzaileak, prostatako minbiziaren metastasiarekin zerikusia duten mekanismoak bilatzen, eta Jesús Bañales ikertzaileak, kolangiokartzinoma hobeto diagnostikatzeko eta tratatzeko aurrerapen garrantzitsuak lortu dituena.
Mila Gullón Bizkaiko AECCko presidentearen hitzetan “orain, inoiz baino gehiago, gure gizartean osasuna lehentasun bihurtu den uneak bizitzen ari garela, AECCn minbiziaren ikerketa zientifikoa bultzatu, lagundu eta zabaltzeko garrantzia eta beharra ikusi ditugu”.
AECCren ikerkuntzarekiko konpromiso honrrek zientzia eta ikerkuntza gizarteari hurbiltzea ere badakar, herritarrek jakin ditzaten jorratzen ari diren arlo guztiak eta lortzen ari diren aurrerapenak eta mugarriak. Hori du helburu gaur Santimami/San Mamés geltokian abiatuko den erakusketa ibiltariak, Euskaiko Orkestrak eta Orfeoi Donostiarrak irailaren 11n Euskalduna Jauregian emango duten kontzertura heltzeko gertuen dagoena baita. Handik beste geltoki batzuetara mugituz joango da, besteak beste, Santutxu, Gurutzeta/Cruces, Zazpikaleak/Casco Viejo eta Indautxu geltokietarao geltokietara. Geroago, autonomí-erkidegoko beste herri batzuetan ere erakutsiko da.
Elkarteak 1971n AECC Zientzia-fundazioa sortu zuen, minbiziaren ikerketaren alde eginez. Garai hartan gizarteak ez zion zientziari gaur beste garrantzi ematen eta horrekin historia egiten hasi zen erakundea. Ordutik hona, ikerketa babestuz, AECC minbiziari aurre egiteko erronka handiei erantzuten saiatu da, ikerkuntza-talentua sustatuz eta dirua bideratuz.
Gaur egun AECC minbizia ikertzeko diru gehien bideratzen duen erakunde sozial eta pribatua da: 79 milioi euro 401 proiektutan, 1.000 ikertzaile baino gehiagorekin. Proiektu hauek gaixoen beharrei erantzuna ematen diete, ikertzaileei lana garatzen laguntzen diete, gaixoentzako erantzunak azkartu eta berrikuntza sustatzen dute. Euskadiko gizartearen laguntzari esker, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako AECCk 9,9 milioi euro bideratu ditu minbizia ikertzeko 2016tik. Bizitzak salbatzeko ikerketa gehiago etengabe eskatzen duen gizarteari erantzuteko.
- Erakusketak azken urteetan pertsonen bizitza hobetzen lagundu duten aurrerapen zientifikoen adibide esanguratsuak jasotzen ditu.
- Metro Bilbaoren Santimami/San Mamés geltokian egongo da ikusgai, Sabino Arana ahoan, irail osoan.
- Erakusketa urte betez ibiliko da metro-sarean, besteak beste, Santutxu, Gurutzeta/Cruces, Zazpikaleak/Casco Viejo eta Indautxu geltokietan.