Hemen dituzu atalik garrantzitsuenak.

Ordutegiak: Hurrengo trenak, Planifikatu bidaia, eta Zelan heldu

Jakin, zehatz-mehatz, zein unetan igaroko den hurrengo trena. Jatorriko eta helmugako geltokiak aukeratu eta "bidaiatu orain" klikatuz hurrengo trenak zenbat minutu barru helduko diren jakingo duzu.

"Planifikatu bidaia" aukerarekin zein egunetan eta zein ordu-tartetan bidaiatu nahi duzun hautatuz gero, aplikazioak bidaia hori egiteko programatuta dauden ordutegiak erakutsiko dizkizu, eta L1-L2 garraio-aldaketa egin behar den bidaia bada, zein trenekin lotzen den ere esango dizu.

"Zelan heldu" funtzionaltasunarekin jatorriaren eta helmugaren helbide zehatzak sartuz zein urrats egin eta zein bide hartu behar duzun azalduko zaizu. Gainera, mapa batean erakutsiko zaizu ibilbidea, eta hurrengo trenen ordutegiak eta , hautatzen duzun trenaren arabera, helmugara zer ordutan helduko zaren ere esango zaizu

Zerbitzuaren egoerari buruzko informazioa

Webaren hasierako orrialdean, informazio-barra batean, denbora errealean, zerbitzuaren egoera ikusiko duzu, normal ari bada zein gorabeherarik izan bada.

Informazio-barra hori webean nabigatzen ari zaren denbora guztian ageri da, eta gainean klikatuz, gorabeherarik badago, xehetasunak azaltzen dira.

Zerbitzuaren egoera

“Zure metroa”

Ohiko bidaien ordutegiak, gorabeherarik dagoen eta azken albisteak azkar ikusteko, hartu alta "Zure metroa" atalean.

Konfiguratu "Zure metroa" zure gune pertsonala eta esan zer-nolako jakinarazpenak jaso nahi dituzun, adibidez:

- Sarearen egoera, atzerapenik edo matxurarik dagoen

- Gogoko bidaia modura jarrita dituzunei eragiten dieten gertakariak

- Argiratatzen diren albiste berriak, zerbitzu berezien eta balizko ordutegi-aldaketen jakitun egoteko. 

Nora

Nora gure laguntzaile birtuala da, txat bizia, erabaki-fluxukako nabigazioa eta adimen artifizala uztartzen ditu, eta oso elkarrizketa naturalak izateko gai da, behar duzun erantzun edo konponbideraino heltzeko. Beti dago erabilgarri eta zalantzak argitzen lagunduko dizu.

Ez ahaztu, sortu weberako sarbidea telefonoaren hasierako pantailan eta jaso azkar metroaren ordutegiak eta beste funtzionaltasun horiek guztiak.

Destacada
Activado
Imagen
Webgune berria
Multimedia
Image
Hasierako pantailan gorde Chrome-Androiden
Image
Hasierako pantailan gorde Safari-iOSen
Fecha de publicación
Resumen de la noticia

Gure weba batez ere gailu mugikorretan erabiltzeko pentsatuta dago. Telefonotik sarbide zuzena sortu eta azkar jasoko duzu informazioa.

Notificar noticia
Desactivado
¿Se abre el enlace alternativo en una nueva pestaña?
Desactivado