Klasikoen irakurketen Bilbo Zaharraren egun handiaren VI. Urteurrena beteko da Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurketari buruzko atzera begirako erakusketa Abando eta Indautxuko metro geltokietan.

Abando eta Indautxuko geltokietan euskal literatura omendatzen dute, eta gaurtik hasita uztailaren amaierara arte bisitatu ahal izango da.

Bilbo Zaharra euskaltegiak ekainaren 20an ospatuko du klasikoen irakurketaren seigarren edizioa Arriaga antzokian. Egun handi horren aperitibo bezala, Bilbo Zaharrak ekitaldi horri buruzko atzera begirako erakusketa bat antolatu Metro Bilbaoren eskutik. Abandoko geltokian, Renfe-ko irteera, 12 panel jarriko dituzte hormetan, eta Indautxuko geltokian zortzi, Urkixo irteeran, euskal literaturaren omenez. Gaurtik hasita uztailaren amaierara arte bisitatu ahal izango da.

Bilduma horrek orain arte klasikoen irakurketaren protagonista izan diren bost lanak gogorarazi nahi ditu: Axular-en Gero, Mogel-en Peru Abarca, Mirande-ren Haur Besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika Pauso eta Arantxa Urretabizkaia-ren Zergatik Panpox. Gainera, bloke bakoitzeko lehenengo argazkian urte hartan hasiera eman zion pertsona agertuko da: Joan Mari Irigoien, Kirmen Uribe, Txomin Peillen, Ramón Saizarbitoria eta Arantxa Urretabizkaia. Oraingo honetan Bernardo Atxaga izango da jardunaldiari hasiera emateko arduraduna, Obabakoak bere nobelaren lehenengo
lerroak irakurriz.

Abando eta Indautxuko geltokietan euskal literatura omendatzen dute.