Metro Bilbao berriro estatuko konpainiarik onena bezeroen iritziz.

• ISSCEren arabera (espainiar kontsumitzailearen asetasun-indizea, Stiga), Metro Bilbaok segitzen du bezeroek ondoen balioetsitako enpresa izaten.

• Puntuaziorik altuenak bezeroen fideltasunean eta zerbitzuaren preskripzioan.

Probintzia, sexu eta adinaren arabera ordezkaritza egokia hartzen dela ziurtatzen duen zorizko laginketaren bidez, STIGA enpresak urtean 20.000 iritzi inguru jasotzen ditu 8 ekonomia-alorri buruz; 8 alorrok, aldi berean, 22 jarduerako azpi-arlotan banatzen dira. Hiru hiletik behin argitaratzen dira adierazlearen emaitzak eta dagozkion osagaiak, estatu mailan, eta ekonomiaren azpi-arlo bakoitzarenak.

Hautemandako kalitate-mailak (irudia, prezioa eta zerbitzua) eta ondoreak (fideltasuna, erabiltzen jarraitu edo erabiltzeari uztea), eta preskripzioa (gomendatzeko asmoa) ebaluatzen dira.

Puntuaziorik altuenak bezeroen fideltasunean eta zerbitzuaren preskripzioan