Bilbo, 2014ko maiatzak 30

Metro Bilbaoko geltokiak “Esklerosi anizkoitzaren 1000 aurpegiak” erakusketaren galeria bihurtu dira. Esklerosi anizkoitzaren errealitatea, protagonisten aurpegien bidez, modu berritzailean kontatuz zirrara eta enpatia eragin nahi dituen sentsibilizazio-ekintza da. Argazkiak Enrique Moreno Esquivel Bilboko argazkilari ospetsuak egin ditu; ezgaitasun-mailak era sinesgarrian islatzen dituztenez, estereotipoak apurtzen lagunduko digu.

Guztira 18 argazki-panel, azalpenarekin, egongo dira gaurtik aurrera, hilabetez, ekainaren 30era arte, metroaren aho hauetan: Abando (Berastegi), Zazpi Kaleak (San Nikolas eta Unamuno), Moyua (Ercilla) e Indautxu (Urkixo) .

Esklerosi anizkoitza gaixotasun neurologikoa da, sendaezina, 18 eta 40 urteko adin-tartean diagnostikatzen dena. Emakumeei eragiten die gizonezkoei baino gehiago, eta heldu gazteen ezgaitasunen bigarren kausa da, trafiko-ezbeharren ostean. Endekatze-gaixotasuna da, ankerra, ezusteko bilakaerakoa Ez dago esklerosi anizkoitzeko bi gaxio berdin, esklerosi anizkoitz guztiak ezberdinak direnez gero. Mila aurpegien gaixotasuna da, errealitate askotarikoa, ezgaitasun-gradu guztietan, Euskadin 2.200 baino pertsona gehiago harrapatu dituena.

field_imagen_press

Resumen

• Gaurtik aurrera Abando, Zazpi Kaleak, Moyua eta Indautxuko geltokietan izango da ikusgai.

• Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen 30. Urtemuga ospatzen da erakusketarekin.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación