Bilbo, 2014ko azaroaren 11

Orain dela 19 urte jarri zen martxan metropoli-trena eta orain dela 3, data berean, Basauriko geltokia. Geltoki guztietan gazteena Kabiezes da, 2014 honetako ekainaren 28an sartu baitzen metro familian.

Azken urte honetan gertakari ugari izan dira eta metrok egokiro erantzun die guztiei, kalitatezko zerbitzua eskainita eta, beste behin, inguruko mugikortasuna bermatuta. Gertakari horietako batzuk aipatzearren, honakoak nabarmendu ditzakegu: BECen 5 egunez ospatutako Munduko Saskibaloi Txapelketa, edukiera osodun San Mameseko futbol partidak, Salbe zubiko munduko salto txapelketa, kontzertu ugari, metropoli-barrutian burututako zenbait ekimen, Aste Nagusia, trenbideak lotzen dituen udalerrietako jaiak…

Horrekin guztiarekin, azaroaren 5a izan da, gure urteurrenetik hurbil, 2014 urteko bidaiari kopuruaren marka hautsi dugun eguna, 320.648 pertsona garraiatuta. Eguna karga elektriko handiko ekaitzarekin hasi bazen ere eta tximista batek Larrabasterrako azpiestazio elektrikoan jo eta ondorio-katea eragin bazuen ere, metroko langileen profesionaltasunari esker, tren zerbitzuaren eragin kaltegarriak gutxitu eta normaltasuna berehala berreskuratu zen. Hain izan zen eraginkorra lana, non urteko balioztatze errekorra ezarri baitzen.

Azpimarratzekoa da gure geltoki berrienetan, Basaurin eta Arizen alegia, 12.000 bidaiari hartzen direla egunero, eta Kabiezes eta Santurtzin ere kopurua bertsua dela.

Egunero zerbitzua hobetzeko lanean dihardugunontzako saririk handiena gure bezeroen asebetetzea da, izan ere, 10etik 8,06 punturekin baloratu baitute gure zerbitzua.

Zorionak Metro Bilbao!
• Joan den azaroaren 5ean, eguraldi txarra gorabehera, urteko bidaiari-marka hautsi genuen, 320.648 bidaiari zenbatuta.
• Bizkaiko garraiobide nagusia da metroa, %53ko merkatu-kuota duela.