Bilbo, 2012ko abenduaren 12a.

Pasa den asteartean Metro Bilbaok bere urteko errekorra gainditu zuen: 328.144 bidaia egin ditu dagoeneko. Egun horretan Athletic-Bate Borisov Championseko partida egon zen San Mamesen. Aurten Championseko partida hori etxean jokatzea eta gainera zelai berrian, erabakigarria izan da marka hori lortzeko, zalantzarik gabe. Azaroaren 5ean Athletic- FC Porto Championseko partida izan zen eta urteko lehenengo errekorra gainditu zen, 320.675 balioztatze izan baitziren.

Desfibriladoreak

Bestalde, goizeko 11:00etan, desfibriladoreak jarri dira metroaren sareko sei geltokitan. Horretarako, IMQ erakundearen kolaborazioa izan dugu. Ekitaldira bertaratu dira honakoak: Javier Aguirregabiria, IMQko Zuzendariorde Nagusia, B+Safety enpresatik Zuzendari Nagusia, Nuño Azcona eta Ipar Eskualdeko Zuzendaria, Javier Maeztu eta Metro Bilbaoren izenean Susana Palomino eta Mikel Mantuliz, Marketin eta Komunikazio arduraduna eta Prebentzio Zerbitzuko burua, hurrenez hurren.

Desfibriladoreak tresna errazak dira eta Metro Bilbaoko edozein langilek erabil ditzake; izan ere, horretarako prestakuntza jaso dute. DOC izeneko tresna (Operazio Desfibriladore Konektatua) erdiautomatikoa da eta ezaugarri hauek dituen bakarra: 24 ordutan urruneko zaintza eta laguntza eskaintzen du, GPS bidezko geolokalizazioa, diagnostiko automatikoa eta mugigarritasun laguntza automatikoa dauzka. DOC desfibriladorea bizitzak salbatzeko tresna eraginkorra da; 112 emergentzia zerbitzuekiko lotura aktibatzeko aukera dauka, modu arin eta errazean.

Gaurtik aurrera desfibriladorea edukiko duten geltokiak hauek dira: Abando, egunean 40.000 bidaiari dituena, San Inazio, 17.000 bidaiarirekin, Barakaldo, 25.000rekin, Santurtzi, 18.000rekin, Areeta 23.000rekin eta Algorta 8.200ekin.

Mendi Film Festival Erakusketa

Azkenik, David Breashears zinemagile, esploratzaile eta alpinista ospetsuak bere erakusketa bisitatu du gaur goizean. Indautxuko geltokian dago eta klima aldaketak Himalayan dituen ondorioei buruzkoa da. Erakusketan gaur egungo irudiak eta munduko mendi-argazkilarien artxibo-irudi onenak agertzen dira; erakusketaren helburua da glaziarrak desagertzen ari direla ikusaraztea. Kopenhagen egon da erakusketa, Nazio Batuen aldaketa klimatikoaren inguruan egin duten Hitzaldiaren harira, eta New York, Londres, Beijing eta Trenton ere egon da ikusgai, besteak beste.

field_imagen_press
Desfibriladores
Resumen

• Pasa den asteartean, abenduak 10, metroak 2014ko errekorra lortu zuen, 328.144 bidaiarekin
• Desfibriladoreak instalatu dira Metro Bilbaoren sei geltokitan.
• David Breashears zinemagile, esploratzaile eta alpinistak bere erakusketa bisitatu du gaur goizean. Indautxuko geltokian dago eta klima aldaketak Himalayan dituen ondorioei buruzkoa da.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación