Bilbo, 2015eko ekainak 19

Metro Bilbaok atzo, osteguna, ekainak 18, Bizkaired-Bizkaia Sarean-en saria jaso zuen iraunkortasunaren kudeaketarengatik. Metroko Zuzendari Nagusi Eneko Arruebarrenak Guggenheim Museoko Zuzendari Juan Ignacio Vidarteren eskuetatik jaso zuen saria Bizkaiko hiriburuko Gran Bilbao hoteleko auditorean. Bizkaiko gizarte eta enpresa sarean bereizten diren kategoriaren batean nabarmendu diren profesional, enpresari, erakunde publiko zein pribatuak saritzea da helburua.

Era berean, ordu gutxi batzuk lehenago, Madrilen, Eneko Arruebarrenak bezeroen arretaren STIGA saria hartu zuen hango Garapen Zuzendari Antonio Arjonillaren eskuetatik. STIGArentzat gure metropoliko trena bezeroek ondoen irizten dioten garraio publikorik onena da estatuan. ISSCEren arabera (Espainiako kontsumitzaileen asetasunaren Stiga indizea) bidaiariek ondoen ikusten duten enpresa da. Probintzien, sexuen eta adinen ordezkaritza ziurtatzen duen zorizko laginaren bidez, STIGAk urtean 20.000 iritzi jasotzen ditu, gutxi gorabehera, 8 sektore ekonomiko ebaluatzeko, 22 jarduera-azpiarlotan banatuta. Etengabe ebaluatzen dira hautemandako kalitatearen mailak (irudia, prezioa, zerbitzua) eta ondoreak: Fideltasuna (erabiltzen jarraitzea vs erabiltzeari uztea) eta preskripzioa (gomendatzeko asmoa).

Gaueko zerbitzu gehiago Leioa eta Sopelako jaietarako eta Bilboko Gau zurirako

Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du udako lehen jaietan, Leioa eta Sopelan, ekainaren 20an eta 27an. Zirkulazio gehiago ibiliko dira ekainaren 20an Leioako jaietara joateko. Trenak 10 minututik behin ibiliko dira Etxebarri eta Bidezabal artean 23:00 eta 00.30 artean eta 15 minutuan ordutik aurrera 6:00 arte. Metroaren sarearen gainerakoan eta, zehazki, Etxebarri-Plentzia eta Basauri-Santurtzi artean, 30 minutuan behin bi norabideetan.

Metroz ibiltzeko aukera handiagoa ere ematen da Bilbon Gau Zuria ospatzeko izaten diren jarduera ugarietara joateko.

Era berean, larunbatean, ekainak 27, Sopelako jaiak izango direnez, 20 minututik behin ibiliko dira trenak Etxebarri eta Plentzia artean, eta 30 minutuan behin Basauri eta Kabiezes artean. Bestalde, 5:00 - 6:00 artean, Sopela eta Etxebarri artean 15 minutuan behin ibiliko dira trenak Sopela eta Etxebarri artean eta 30 minutuan behin Etxebarri eta Plentzia artean.

Azkenik, gogoratu irailaren 26ra arte metroa gau osoan ibiliko da jai bezperetan eta etengabe ostiraletik igande gauera arte.

• Bizkaia Sarean-en V edizioak Iraunkortasunaren kudeaketa saritu zion Metro Bilbaori.
• STIGA indizearen arabera, Metro Bilbao Estatuan bezeroek ondoen irizten dioten garraio publikoko enpresa da.
• Bestalde, Metro Bilbaok udako lehen jaietan, Sopela eta Leioan, gaueko zerbitzua indartuko du.