Bilbo, 2015eko abuztuak 18

Aurten berriro ere jaietarako zerbitzu berezia eskainiko du Metro Bilbaok. Hiriarteko trena 215 orduz jarraian ibiliko da eta 144.100 kilometro inguru egingo ditu (Lurrari hiru buelta eta erdi ematea beste). Aste Nagusiko mugikortasun eskariari erantzuteko diseinatutako zerbitzu hau bakarra da Europan, eta hogeigarren edizioa du oraingoan. 20 urteotan 33 milioi pertsona inguru garraiatu ditu.

Trenen maiztasunak ez dira berdinak izango egun osoan zehar. Mugikortasun handieneko egun eta ordu tarteetan handiagoa izango da. Trenak zer ordutan eta zer maiztasunez ibiliko diren zehatz jakiteko onena geltokietako ordutegietan eta www.metrobilbao.eus “hurrengo trenak” atalean begiratzea da.

Gomendatzen dugu, suak ikustera joateko trena jende askok erabiltzen duenez, bidaia aldez aurretik egiteko eta joan-etorriko txartelak erabiltzeko, jendetza saihesteko.

Aste Nagusi osoan zehar geltokietako langileei kasu egiteko eskatzen diegu bezeroei.

•Abuztuaren 22tik abuztuaren 30arte, larunbat eta igande, hurrenez hurren, metroa etengabe ibiliko da eguneko 24 orduetan.
•Europan bakarra den zerbitzu honek hogeigarren edizioa du aurten, eta 33 milioi pertsona inguru garraiatu ditu jada.
•Metro Bilbaok segitzen du bere eskaintza pertsonen garraio eskari masiboak sortzen dituzten ekitaldietara egokitzen