Bilbo, 2015eko azaroak 18

Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko Metro Bilbaoko eta Euskotreneko kideek berriro egingo dute beren ekarpena saharar herriari laguntza humanitarioa helarazten.

Elkartasuna honelaxe gauzatuko da: Metro Bilbaok emandako furgoneta bat, Gernikako Basistronic enpresak emandako furgoneta bat, DYAk emandako anbulantzia bat, Mungiako eskola materiala Amgalako eskola eta haurtzaindegirako (Aiun kanpalekua) eta Elorrioko Lawjad Elkartearen bidez Txintxirri ikastolatik eta EiTBtik eskuratutako ekipamendu informatikoak (Saharako Lankidetzarako Ministeriorako eta RASD TBrako Rabuni kanpalekuan), Ertzaintzak emandako kanpoaldeetarako hainbat argiketa ekipamendu autonomoz gain, inguru hura berreraikitzeko lanetan erabiltzeko.

Karabana humanitarioa bihar, osteguna, azaroak 19, 07:00etan irtengo da Metro Bilbaoren Arizeko tailerretik. Metro Bilbao eta Euskotreneko lau pertsonak gidatuko dute ia egun osoz, hemendik Alacanteko porturainoko 800 kilometroetan, han helmugaraino eroango dituen itsasontzian sartzeko. Metro Bilbaoko gidari bat, Euskotreneko tren gidari bat eta autobus gidari bat, eta Bilboko tranbiako gidari bat joango dira.

Berriro ere laguntzen du Metro Bilbaok Saharar herriarenganako elkartasun kanpainetan. Beste urte batzuetan Ertzaintzak emandako ibilgailu ugari eta besteren batean Metro Bilbaok emandako materiala eroan dituzte.

Argazkian:
Eneko Arruebarrena, Zuzendari Nagusia
Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteko Txus Martin

field_imagen_press
Metro Sahara
Resumen

• Metropoliko trenak furgoneta bat eman du, gainerako materialarekin. Arizeko tailerretatik abiatuko da.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación