Bilbo, 2015eko azaroak 24

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, Metro Bilbaok, ohi bezala, informazio kanpaina egingo du, indarkeria sexista gaitzetsi eta metroaren bezeroak gizarteko gai honi buruz kontzientziatzeko.

Metro Bilbaok bere informazio euskarriak baliatuko ditu ekimen horretarako diseinatutako kartela jartzeko, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela gogoratuz.

Bestalde, bihartik aurrera eta estreinako, Emakunde 2015erako deitutako Berdintasun Gunean, esaldi txapelketa deituko du, “Zer da berdintasuna, zure ustez?” gai hartuta baitan Metro Bilbaoren Facebook orrialdearen jarraitzaile guztientzat. Metro Bilbaoren 20 urteurrena bete denez, gehienez 20 hitzeko esaldiak izango dira.

Hemen daude “Zer da berdintasuna, zure ustez?” Facebookeko esaldi txapelketaren oinarriak:  www.facebook.com/metrobilbao/

field_imagen_press

Resumen

• Kartelak ipiniko dira geltokietako informazio euskarrietan arazoa bistaratzeko.
• Esaldi txapelketa deituko du bere Facebook orrian, gai hau hartuta “Zer da berdintasuna, zure ustez?”

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación