Bilbo, 2015eko abenduaren 18a.

Datorren astelehenean, abenduak 21, San Tomas azoka tradizionala izango da.  Jai herrikoi hori egun osoan luzatzen da eta data horretan lortu ditu metrok, historikoki, bidaia-kopuru handienak.

Metro Bilbaok zerbitzua indartu eta 2,5 minutuko maiztasunak eskainiko ditu metro-ibilbide komunean (Etxebarri eta San Inazio geltokien bitartean), goizeko 7:30etatik hasita gaueko 22:00etara bitartean, ibilbidearen bi noranzkoetan. Sarearen gainontzeko guneetan ere ugaritu egingo dira tren-maiztasunak, aipatutako ordu-tarte berean.  Zehaztasun gehiago: www.metrobilbao.eus, “hurrengo trenak” atalean.

Joan-etorriko txartela erosteko gomendatzen diegu metroz bidaiatzeko asmoa duten pertsonei, baita Abandoko geltokia erabiltzeko ere, azken geltoki hori ere azoka-gunetik hurbil baitago.

Abenduan zehar eskaintzen ari diren zerbitzu bereziek emaitza positiboak ekarri dituzte.  Hala, asteazkenean, abenduak 16, 323.310 bidaia izan ziren eta, horrekin batera, hile bakarrean 2015eko bigarren marka berri bat egitea lortu zen. Era berean, gogorarazi nahi dugu, aurretik ere, abenduaren 10ean (osteguna) hain zuzen, 322.463 balioztapen erregistratu zirela, ordura arteko aurtengo markarik onena.

Bestalde, abenduaren 11 ostiralean, zerbitzua gau osoan izan zen martxan eta 310.415 pertsonak aukeratu zuten metroa Gabon garaiko ohiko ospakizunetara hurbiltzeko.

Azkenik, joan den igandean, abenduak 13, BECen egindako Osakidetzaren oposizioaren harira, zerbitzua indartu egin zen eta 161.778 balioztapen izan ziren.

Bezeroentzako enpresarik onena beste urte batez

STIGA Institutuaren ISSCE indizearen sailkapenean, Metro Bilbao izan da Estatu mailan bezeroek ondoen baloratu duten garraio publiko arloko enpresa. Enpresen ondasun preziatuena bezeroak dira eta, zentzu horretan, beste behin gu aukeratu gaituzte, STIGA/ISCX indizearen arabera, bezeroen asebetetzeari dagokionez urteko enpresarik onena izendatuta.
Jasotako informazioaren arabera, urtea bukatzear dugun honetan, oraindik 2015eko enpresa liderrak zeintzuk diren zehazteke daudela, Metro Bilbao da sailkapenean posiziorik ona duena. Beste guztien gainetik sailkatuta dago hala irudi aldetik (ehunetik 89,52 puntu) nola fideltasunari dagokionez (85,40 puntu ehunetik), bataz besteko puntuazio orokor onena jasota.

field_imagen_press
San Tomas/Santo Tomás
Resumen

• Beste urte batez, ohi den bezala, herritarren mugikortasun beharretara egokituko da metro.
• Urteko bidaia-zifrarik onenak izaten ari dira abenduan, 2014an hil bereko lehen 17 egunetan izandako 43.586 balioztatzeak gaindituta.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación