Bilbo, 2016ko martxoak 4 <br><br>Metro Bilbaok bat egingo du aurten ere Emakumeen Nazioarteko egunarekin geltokietan 500 kartel inguru jarriz. Datozen bi asteetan nasak berdintasunaren gizarte balioa azpimarratzeko kanpainaren erakusleiho bihurtuko dira horrela. Era beran, Metro Bilbaoren web orrian eta Facebookean ere zabalduko da kartela. <br><br>Metro Bilbaok ezarrita du Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana, 2018ra arte. Bestalde, Emakundek antolatzen duen Berdintasun Gunean ere parte hartzen du urtero. Azkenekoan ekitaldia egin zuen bus ibiltarian. Halaber, XX. urteurrena tarteko, esaldi lehiaketa deitu zuen, “Zer da berdintasuna zuretzat?” lelopean, Facebookeko bere jarraitzaileentzat zein bere langileentzat. Azaroaren 25ean ere kartelak ipintzen ditu geltoki guztietan, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira.

field_imagen_press
emakumeeneguna
Resumen

• Beste urte batez 500 kartel inguru egongo dira metro sarearen geltokietan dauden euskarrietan.
• Metro Bilbaok tinko eusten dio berdintasun politikak sustatzeko konpromisoari urtean zehar hainbat ekintza eginez.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación