Bilbo, 2016ko martxoak 14

Bihar, asteartea, martxoak 15, 08:00etan, Aljerian Tindoufen dauden saharar errefuxiatuen kanpalekuetarako laguntza humanitarioa daraman karabana abiatuko da Gasteiztik. Hamabigarrenez parte hartuko du Metro Bilbaok elkartasun karabana honetan, oraingoan Dajlako Udalerako zama handiko furgoneta industriala bidaliz.

Metro Bilbaoko gidari bat eta "Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe" eta “Arabako Bakelekua” taldeetako boluntario batzuk arduratuko dira kargamentua Alacanteko porturaino eroateaz. Metro Bilbaok arestian esandako furgoneta industrial hori eman du eta "Saharar Errepublika Demokratikoaren Lagunen Gasteizko Elkarteak” 5 ibilgailu astun.

Ibilgailuak oso laguntza handia dira egun errefuxiatuen kanpalekuetan daudenen uholdeen ondoriozko egoera prekarioa arintzeko. Ibilgailu horietan, besteak beste, SAHELA elkarte bizkaitarrak emandako janari eta arropa ugari eroango dute Dajlara, kanpaleku kaltetuena baita.

Karabana humanitarioa bihar, asteartea, martxoak 15, 8:00etan abiatuko da Gasteiztik. Metro Bilbaoko pertsona batek ibilgailu bat gidatuko du hemendik Alacantera dauden 800 kilometro horietan, eta han itsasontziratuko dute kargamentu osoa martxoaren 29an helmugarako bidea segitzeko.

field_imagen_press
Caravana Sahara
Resumen

• Metropoliko tren konpainiak furgoneta bat eman du eta bihar abiatuko da Gasteiztik gainerako materialarekin.
• Metro Bilbaoko gidari bat karabanan joango da beste pertsona batzuekin Alacanteraino.
• Kargamentua oraintsu izandako uholdeek eragindako egoera arintzera bideratuko da.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación