Bilbo, 2016ko apirilak 8.

Gaur goizean, garraio arloko Bizkaiko arduradunek bilera egin dute Kolonbiako 6 metropoli-eremuetako 17 alkate eta zuzendariz osatutako ordezkari-talde batekin, ordezkariok Bilbo bisitatzen ari baitira, eta Bilbo metropolitarrean nagusiko Bizkaibus eta Metro Bilbaoren bidez garatutako mugikortasun iraunkorreko eredua azaldu diete.

Bilera Metro Bilbaoren egoitzan egin da. Foru Aldunditik, Vidal Martínez Garraioak eta Mugikortasuna Sustatzeko zuzendaria izan da bileran; Metro Bilbaotik, Eneko Arruebarrena zuzendari gerentea, eta, Bizkaiko Garraio Partzuergotik, Manu Tejada zuzendari gerentea. Kolonbiatik, berriz, ordezkari hauek izan dira: Cucuta, El Zulia, Los Patios, San Cayetano eta Villa del Rosarioko alkateak eta hango metropoli-eremuetako zuzendari eta aholkulari batzuk.

Vidal Martinezek Kolonbiako bisitariei esan dienez, etorkizuna aztertzen ari gara C02aren isurpenak murrizten aurrera egiteko. Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Sailaren helburu estrategikoa da Bizkaian errepide bidezko bidaiarien garraioa hobea eta eraginkorragoa izaten laguntzea.

Bizkaiak garraio publikoaren sare handi bat du, 1,152 milioi pertsonari zerbitzua ematen diona; sare handi horren barruan, bi sare azpimarratu behar dira: metro-sarea, bi linea eta 41 geltoki dituena eta urtean 87,5 milioi bidaia egiten dituena, eta Bizkaibusen autobus sarea, 107 autobus-linea dituena eta urtean 26 milioi bidaiari garraiatzen dituena.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bidez egiten da hiri-adarkadura edo lurralde bereko garraiobideen arteko koordinazioa; horretarako, azpiegitura intermodalak eraiki ditu, garraio publikoari lotuta disuasio-aparkalekuak egin ditu ibilgailu pribatua ez erabiltzeko, eta Barik txartela ezarri du.

Barik kontaktu gabeko txartelak aukera eman du garraiobideak kohesionatzeko, guztietan ezarri baita. Ondorioz, zerbitzuaren kalitatea hobetu da; izan ere, bezeroek garraiobide guztietan erabili dezakete txartela.

Giza Kokaguneetarako Nazio Batuen Programaren (NBE-HABITAT) barruan egin da bilera; programaren helburua da sozialki eta ekologikoki iraunkorrak diren hiriak eta herriak sustatzea.
• Gaur, Kolonbiako ordezkaritza batek aukera izan du Bizkaibus eta Metro Bilbaon eginiko esperientziak ezagutzeko