Bilbon, 2016ko apirilaren 21ean.

II. Mundu Gerratik ezagutu den errefuxiatu krisialdirik larriena ikusgai bilakatu ahal izateko helburua duen “Hurrengo geltokia: etorkizuna” argazki erakusketa Metro Bilbaok laga dituen Moyuako, Indautxuko eta Alde Zaharreko geltokietan ikusi ahal izango da datorren maiatzaren 15era arte.

2011tik, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Erdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak, arreta eskaini die Sirian hasi zen gatazka armatuaren ondorioz euren etxeak utzi behar izan dituzten pertsonei.

Lana ez da herrialde horretan bakarrik egin, Libano bezalako inguruko beste herrialde batzuetara zabaldu da. Herrialde horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak 75.000 eurorekin finantzatu du egoera zaurgarrian dauden Siriako eta pertsona horiek jasotzen dituzten herrialdeetako emakumeei zuzendutako obstetrizia eta ginekologia proiektua. Proiektua, Gurutze Gorriak eta Ilargi Erdi Gorriak Libanon kudeatzen dituzten bost ospitaletan gauzatzen da.

Lekuz aldatutako pertsonen olatu berria ikusita, arreta Grezia, Serbia edo Mazedonia bezalako herrialdeetara zabaldu da. Helburua, pertsona horiek azken geltokira heldu ahal izatea eta jasoko dituzten herrialdeetan etorkizuna izatea da.

Erakusketak 21 argazki panel ditu (5 Moyuako geltokian, 6 Indautxukoan eta 10 Alde Zaharrekoan), eta bertan Gurutze Gorriak, migratzaileek euren ibilbidean dituzten beharrei arreta eskainiz parte hartzen duen gune batzuetako errealitatea erakusten da.

28 herrialdetako Gurutze Gorria eta Ilargi Erdi Gorria 96.000 kide baino gehiagorekin ari dira krisiari erantzuten, boluntarioen eta langileen artean. Orain arte Osasun alorreko 770.000 esku-hartze baino gehiago izan dituzte (osasun arreta, lehen laguntzak eta laguntza psikosoziala barne); 7.660.000 elikagai pakete, 1.740.000 manta, arropa eta lo egiteko zaku, higieneko 650.000 kit eta material banatu dituzte, edo 340.000 laguntza eman dituzte wifi konexioei eta mugikorren edo kargagailuen banaketari dagokienez.

Gurutze Gorria Grezian

Gurutze Gorriak 17.200 errefuxiatu eta migratzaile baino gehiagori eskaini die arreta Grezian, errefuxiatuen krisiari aurre egiteko herrialde horretan hedatu dituen hainbat Osasun talderen bitartez.
Gurutze Gorriak krisiaren aurrean eman zuen lehenengo erantzuna, irailean bi Osasun Unitate Mugikor hedatzea izan zen, Samosen (6.700 paziente) eta Chíosen (10.300 paziente). Uharte horietan laguntza psikosozial lan handia ere egin da 6.000 adingabekorekin.

Une honetan, Espainiako Gurutze Gorria Ática lurraldean duen esku-hartzea indartzen ari da. Bertan Osasun Larrialdietako ordezkariak hedatu ditu Greziako Gurutze Gorriari laguntza emateko, errefuxiatuei eta migratzaileei eskaini beharreko arretan, Pireoko portuan eta Ritsonako eremuan. Helburua, prebentzio eta sendaketa osasun zainketak ematea da, Greziako Osasun Ministerioak eta Osasunaren Mundu Erakundeak emandako jarraibideak kontuan izanda.

Zainketa horien artean lehen mailako arreta dago, amei eta umeei zuzendutako osasuna barne, higienea sustatzea, eta izurriteen eta txertaketen jarraipena egitea, Greziako Osasun Ministerioak hala eskatzen badu. Zeregin horien artean maila txikiko kirurgia prozedurak ere eman daitezke (baina ez anestesia eta ospitaleratzea eska dezakeen maila handiko kirurgiarik). Unitateek koordinatuko dituzte Greziako ospitaleratzera bidali beharrekoak, ospitaleratzea behar duten zainketen kasuan.

Osasun arazoak, migratzaileek eta errefuxiatuek euren bidaietan dituzten baldintzekin daude erlazionatuta batez ere (gripea, azaleko gaixotasunak, zauriak, erreakzio alergikoak, giharretako minak…), eta baita neguaren eta bizitza gogorraren baldintzen ondorioz, egoteko eta lo egiteko baldintza egokien faltaren ondorioz, batez ere, sakondu egin diren bestelako osasun arazo larriagoak ere. Jatorrizko herrialdeetan transmititu ezin daitezkeen gaixotasun kasuak daudenez, arreta berezia jarri behar da gaixotasun kronikoen aurrean (diabetesa edo hipertentsioa, adibidez), oso litekeena delako migratzaileek eta errefuxiatuek euren bidaian gaixotasun horien tratamendua jarraitu ezin izana. Gainera, migratzaileek eta errefuxiatuek estres eta antsietate maila altuak dituzte. Emakumeak eta umeak talde bereziki zaurgarriak dira, segurtasunik gabeko bidaien zein jatorrizko herrialdeetan bizi izan dituzten aurretiazko esperientzien ondorioz.

Informazio gehiago:

http://www.cruzroja.es/cre_web/principalci/ayuda-crisis-refugiados.html…;

field_imagen_press

Resumen

. “Hurrengo geltokia: etorkizuna” argazki erakusketa Moyuako, Indautxuko eta Alde Zaharreko geltokietan ikusi ahal izango da datorren maiatzaren 15era arte.
. Kanpainaren helburua, II. Mundu Gerratik ezagutu den errefuxiatu krisialdirik larriena ikusgai bilakatzea da.
. 28 herrialdetako Gurutze Gorria eta Ilargi Erdi Gorria 96.000 kide baino gehiagorekin ari dira krisiari erantzuten, boluntarioen eta langileen artean. Osasun alorreko 770.000 esku-hartze baino gehiago izan dituzte eta 7.660.000 elikagai pakete, 1.740.000 manta, arropa eta lo egiteko zaku, higieneko 650.000 kit eta material banatu dituzte, beste gauza batzuen artean.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación