Bilbo, 2016ko azaroaren 28a

“Ikusten duzuna baino askoz gehiago, metro batera” izeneko erakusketak Bilboko metropoli-trenaren txokorik ezkutuenak erakusten ditu. Egin zenetik izan dituen 1.500 milioi bidaiariek ikusi ezin izan dituzten lekuak ikusteko aukera bikaina da.

Metropoliko enpresak teknologia berriak baliatuko ditu eta telefono mugikorraren bidez oso ezagunak ez diren edo erabat ezezagunak diren bideo eta audioak ikusteko aukera izango dugu.

Paneletan agertzen den argazki bakoitzaren atzean sorpresa bat dago ezkutuan, eta APP CLICKar delakoa deskargatuz deskubritu dezakezu. Paneletako baten gainean jarri eta multimedia esperientzia batez gozatzeko aukera izango duzu.

Gainera, Metro Bilbaok enpresa eta erakundeak animatu nahi ditu teknika mota berri hori erabiltzera. Kasu honetan, irudiez harago, egunero-egunero metroan bidaiatzen duten milaka pertsonengana heldu gara.

Inaugurazioaren argazki bat eta multimedia esperientziaren adibide bat erantsi ditugu.

• Gailu mugikorren bidez, irudiak bizidun bihurtzen dira
• 11 argazki-panelez osatutako erakusketa Abandoko geltokian dago (Renfe sarrera, Vialiarako pasabidea)