Bilbo, 2016ko abenduak 21

GKE multzo batek jarduerak antolatuko ditu eta salgai jarriko ditu bere produkturik onenak eta ateratzen den dirua eskuzabal bideratuko da hainbat kausatara Metro Bilbaoren Elkartasun azokaren seigarren edizioa bihar, abenduak 22, irekiko da 11etan eta ostiralean, abenduak 23, 20:00etan amaituko da.

GKE hauek jarriko dituzte saltokiak: Fundación Deporte Integrak Metro Bilbaoko langileen emandako gauzak salduko ditu aniztasun funtzionaleko umeei laguntzeko eta ume horien egunerokoa ezagutarazteko. Uno de los Nuestros elkarteak abandonatutako animaliei laguntzera bideratuko du jasotzen duena. Honako hauek ere izango ditugu Ansion: Kale Dor Kayiko Ijitoen Herriaren alde egiteko, ADSIS fundazioa "Equimercado"ren bidez, bazterketa arriskuan daudenak gizarteratzen laguntzeko jakiak eta kosmetika ekologikoa saltzeko, Asebi Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Bizkaiko Elkartea merchandising gauzak saltzeko, PIKUME (Garapenerako Lankidetza Elkartea), EMAUS, FEDER Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioa eta FEYDA familia. Era berean, Elkartasun azokan 10 €tik gorako erosketak egiten dituztenei kargagailu eramangarria oparituko die Metro Bilbaok  (izakinak agortu arte).

Azoka Ansioko geltokiko Bezeroen Arretako Bulegoaren alboko eremuan egongo da. 580 metro karratutik gora ditu, eta erakunde horientzako dirua biltzeko erabiliko da, oso-osorik.

field_imagen_press
Mercadillo Solidario
Resumen

• Ansioko geltokia elkartasunez beteko da jarduera ugariz eta ongintzara bideratuko den produktuen salmentaz
• Metro Bilbaok doan lagatzen die espazioa parte hartzen duten GKEei

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación