Bilbo, 2017ko martxoaren 8a.

Metro Bilbaok bat egin du, beste behin, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, eta 500 kartel inguru ezarri ditu geltoki guztietan, honako leloa agerian utzita: «Berdintasuna egunero egiten da». Metroko nasak, horrela, erakusleiho bilakatuko dira datozen asteetan berdintasunaren balio soziala azpimarratzea helburu duen kanpainaren baitan. Era berean, Metro Bilbaoren webgunearen eta Facebook-en bitartez ere hedatuko da kanpainaren berri.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana ezarrita dauka Metro Bilbaok, 2018. urtera arte indarrean egongo dena. Hala, planean ezarritako ekintzen artean, «Mano De Santa» konpainiarekin batera lanean aritu gara, antzerkia eta umorea uztartuz, gizarte parekide, bidezko eta errespetutsuago bat lortzeko bidean; betiere, aldaketa kulturala ahalbidetzeko norbanakoaren ekarpenaren garrantziaz jabetuta. Bestalde, Metro Bilbaok Emakundek urtero antolatzen duen Berdintasun Foroan parte hartzen du, eta argazki-lehiaketa antolatu du aurten «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu» lelopean. Facebook-en ditugun jarraitzaile guztiek izan zuten lehiaketan parte hartzeko aukera.  Horretaz gain, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, kanpaina bat antolatu zuen Metrok geltokietan.

Martxoaren 8 honetan ere, hortaz, gure konpromiso eta ilusioa partekatu nahi ditugu egunero gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonekin eta barne hartzen gaituen gizarte osoarekin, Metro Bilbaon lan egiten dugun pertsona guztien berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko.

field_imagen_press
Martxoak 8 Marzo
Resumen

• Bostehun kartel ezarri dira metro-sareko geltokietako informazio-euskarrietan, «Berdintasuna egunero egiten da» leloa nabarmenduta.
• Metro Bilbaok berdintasun politikak sustatzeko konpromisoa hartua dauka; horretarako, ekintza ezberdinak burutuko dira urte osoa zehar.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación