Bilbo, 2017ko ekainak 21

“Aukerak sortu, Desparekotasunen ordez” argazki erakusketa ikusteko parada izango da uztailaren 21a arte, Metro Bilbaoren Zazpikaleetako geltokiaren Unamunoko sarreran. Berorren helburua da Adsis Fundazioak —fundazio denetik 20 urte igaro dira— Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 50 urtetik gora egin duen gizarte ekintzako lana agerian jartzea eta zabaltzea.

Gizarte solidarioago eta inklusiboago bat eraikitzeko lanean ari da Adsis 1966az geroztik, non pertsona guztiek aukera berdintasuna izango dutela bermatu behar den. Fundazioa 1996an eratu zuten, eta gaur egun Espainiako 12 probintziatan ari dira lanean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen egoitzetatik laguntza eta prestakuntza programak bideratzen dituzte nerabeentzat, gazteentzat, lanik ez duten helduentzat, immigranteentzat eta kartzelan dauden edo egon diren pertsonentzat. Egiten dituzte, halaber, gizartea sentsibilizatzeko eta boluntariotza sustatzeko proiektuak.

“Aukerak sortu, Desparekotasunen ordez” erakusketak pertsonen lanean eta hobetzean oinarritutako 11 historia erakutsi eta zabaldu nahi ditu publikoki. Adsis Fundazioak pertsonengan sinesten du, pertsona bakoitzarekin hurbiletik lan eginda eta era indibidualean lagunduta, aldatzeko duten gaitasunean. Haien ondoan egonda, aukera izan dezakete beren bizitzak aldatzeko, helburuak betetzeko, eta beren historiaren benetako protagonistak izateko.

Erakusketa hau argazki erakusketa soila baino gehiago da, bai eduki artistiko aberatsa duelako —Lucho Rengifok egindako 11 argazkik eta Esther García Labeagaren irudiek osatzen dute—, bai pertsonen lekukotzak ematen dituelako. Adsis Fundazioan izan diren pertsonen benetako historiak erabili dira erakusketan; pertsona hauen bizitza nola eraldatu den eta desberdintasun egoerak etorkizuneko aukera nola bilakatu diren azaltzen dutenak. Esate batera, 21 urteko emakume baten kasua daukagu, zeinek DBH bi aldiz errepikatuta, utzi egin behar izan zuen institutua. Adsis Fundazioaren Leioako Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroan hasi zen gero ikasten, eta honela dio: “Neure bizitzarekin zer egin nahi nuen gogoeta egiten lagundu zidaten. Laguntza behar nuen, eta eman zidaten”.

“Aukerak sortu, Desparekotasunen ordez” erakusketak hobetze pertsonalaren lekukotza hauek zabaltzen laguntzea nahi du, eta gonbit egiten du, fundazioarekin batera, desberdintasuna aukera bilakatzeko lan egitera. Horretarako haien webgunean sartu zaitezkete: fundacionadsis.org.

Adsis Fundazioari buruz

Adsis Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da. 50 urtetik gora daramatza gizarte bazterketako arriskua duten pertsonekin lan egiten, batez ere gazteekin, garapen pertsonalerako eta profesionalerako aukerak izan ditzaten. Haien ondoan egoten da, eta etorkizun hobea izateko baliabideak eta erremintak ematen dizkie. Hainbat programaren bidez egiten dugu lan hori: adingabeko eta gazteekin, adikzioak dituzten pertsonekin, kartzelan daudenekin eta egon direnekin, immigranteekin, lanik ez duten pertsona helduekin eta emakumeekin.
Ia 23.000 pertsonari lagundu diegu 2016an, Espainiako 12 probintziatan dauzkagun 30 zentroetan. Gainera Garapenerako Lankidetza programa bat daukagu, Latinoamerikako 4 herrialdetan lan egiten duena.

Informazio gehiago izateko jarri gurekin harremanetan:
IZENA: Jen López
TELEFONOA: 666 55 89 82
POSTA ELEKTRONIKOA: jen.lopez@fundacionadsis.org
www.fundacionadsis.org

field_imagen_press
Exposición ADSIS
Resumen

ADSIS Fundazioak gizarte ekintzan 50 urtetik gora Euskadin egindako lana bildu du Metro Bilbaoko erakusketa batean

• “Aukerak sortu, Desparekotasunen ordez” erakusketa Metro Bilbaoren Zazpikaleetako geltokian ikusiko da, Unamunoko sarreran, uztailaren 21a bitarte.
• Adsis Fundazioak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 50 urtean egin duen gizarte ekintzako lana agerian jarri eta zabaldu nahi dute erakusketa honen bidez. Desberdintasun egoerak gainditu eta etorkizuneko aukerak sortzen lagundu diete lan horren bidez milaka pertsonari.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación