2017ko ekainak 22

Ekainean aitortza bikoitza jaso du Metro Bilbaok segurtasunaren kudeaketan dituen konpromisoa eta bikaintasuna goraipatzeko.

Atzo, ekainak 21, Metro Bilbaoko Segurtasun-arduradunak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ohorezko aipamena jaso zuen. Metropoliko treneko Segurtasun-buruak hartu zuen segurtasun pribatuaren alorrean Ertzaintzarekin daraman elkarlaneko ibilbide profesional luzearengatik egin zaion aitortza. Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren ebazpenean bereziki goraipatzen da ustezko sexu-erasotzaile bat identifikatu eta harrapatu ahal izateko Ertzaintzari emandako laguntza. Egitate horiek Plentziako udalerrian gertatu ziren 2016ko irailaren 4an, horrelako delituak garrantzi berezikotzat baititu Ertzaintzak.

Segurtasun pribatuaren alorrean beren eginbeharrak betetzen gailendu diren pertsonak saritzeko ematen diren goraipamenen bigarren edizioa izan da hau Oraingoan, era berean, zenbait segurtasun-langilek Metro Bilbaon egindako lana ere espresuki aitortu da.
Gainera, ekainaren 1ean segurtasunaren kudeaketako bikaintasunaren ohorezko aipamenak banatu ziren Gasteizen, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Pribatuaren Egunean, Estatuko Gobernuaren Ordezkaritzak eta Segurtasun-enpresen Batzordeak antolatutako ekitaldian. 2015ean eratu zen Batzordeak nabarmendu nahi izan zuen hiriarteko tren-konpainiak segurtasun pribatuarekin duen konpromisoaren eta elkarlanaren bikaintasuna, balioan jarriz segurtasun pribatuko langile batzuen jarduna eta, bereziki, Metro Bilbaoko Segurtasun-sailarena.

Atzo, ekainak 21, Metro Bilbaoko Segurtasun-arduradunak ohorezko garaikurra jaso zuen, enpresako segurtasunaren kudeaketa balioan jarriz.
Era berean, Segurtasuneko Enpresen Batzordeak Metro Bilbao saritu zuen Segurtasun Pribatuaren Egunean, segurtasunarekin duen konpromisoarengatik.