Bilbon, 2017ko irailaren 28an.

Beste urte batez, Getxoko Folk Jaialdiaren XXXIII. Edizioan lagunduko du Metro Bilbaok. Jaialdia dela eta, Reading Pipe Band talde eskoziarrak bihar, hilak 29, ostiralean, jardungo da Metroan.

11:45ak aldera, talde eskoziarrak Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiko Unamuno irteeran egingo du agerraldia eta saio txikia eskainiko du.  Jarraian, metrora igoko dira eta konboiaren barruan ere ariko dira, Bidezabaleko geltokiraino.

Readin Pipe Band taldeak 60 urteko ibilbidea du. 1957. urtean sortu zen Erreginaren Cameron Highlandersetako gaita-jotzaile ohien ekimenez eta Erratcheko Cameron zirrikitona daramate. Egun, 20 kide ditu bandak eta hainbat jaialdi, jai, ospakizun eta ekimenetan parte hartu dute Erresuma Batuan zein kanpoan.

Metro Bilbaoren laguntzarekin, izen handiko figurak eta banda gazteak elkartuko dira Getxoko jaialdi horretan, bakoitzak bere herrialdeko musika sentitzeko eta ikusteko modua adieraz dezan.

field_imagen_press

Resumen

• The Reading Pipe Band Zazpikaleak/Casco Viejo geltokitik Bidezabaleraino bidaiatuko da bihar eguerdian.
• Musika taldeak Unamunoko sarbidean hasiko du ibilbidea.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación