Bilbo, 2017ko azaroaren 24a.

Koopera Caritasek sustatutako gizarteratze enpresek eta gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko kooperatibek osaturiko taldea da. Aurten XXV. urteurrena bete du eta horren harira argazki erakusketa bat inauguratu dute Metro Bilbaoren Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian. Horren bidez, 25 urteotan milaka pertsonek egindako dohaintzei esker burututako gizarte eta ingurumen lana erakutsi nahi dute. Abenduan, gainera, Moyuako geltokira ere eramango da erakusketa.

Honakoak bertaratu dira ekitaldira: Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Diputatu eta Bozeramailea, Elena Unzueta; Bilboko Udala, Gizarte Ekintzako Zinegotzia eta Bilboko Udala, Gizarte Politiketako Koordinatzailea, Iñigo Pombo; Caritas Bizkaiako Zuzendaria, Carlos Bargos; Kooperako Zuzendari Nagusia, Javier Mariño; Koopera Sare Sozialeko Presidentea, Oskar Pérez; eta Metro Bilbaoko Marketin eta Komunikazio arloko Burua, Susana Palomino.

Javier Mariñok, Kooperako Zuzendari Nagusiak, esan duen moduan, ekimen honen bidez eskerrak eman nahi dizkiete urte hauetan guztietan beren arropak eman dituzten pertsonei. 13 panel horien bidez bizkaitar guztiei erakutsi nahi diete dohaintzek gizartean duten eragina eta horien azken helburua.

Helburu hori 34 Koopera Store dendetara –urtean 10.000 dohaintza egiten zaizkie beharrizan handiena dutenei eta astero salgai jartzen dira bigarren eskuko ehunka produktu, prezio baxuetan- zein arropa-tratamendurako prozesuetara bideratzea da. Prozesu horien bidez, dagoeneko erabiltzeko egokiak ez diren arropei bigarren erabilera bat ematen zaie, prozesu berritzaileen bidez, hala nola: autoetarako moketak, eraikuntzarako isolamendu akustikoko panelak edota arropa berriak egiteko hariak sortzen dira.

Horrekin guztiarekin, eta Caritaseko 500 boluntario ingururen laguntzari esker, Kooperak 600 enplegu inguru mantentzen ditu. Horien %55 gizarteratze-prozesuetatik datoz eta gizarte honek daukan helburuetako bat lortzeko lan egiten dute egunero: "hondakinik ez".

Birziklatze lan horri esker, urtean 18.000 tona arropak zaborrontzietan amaitzea saihesten dugu; horrela, kontsumoak asko murrizten dira: 93.268.850 kWh eta 1.213.619 m3 ur gutxiago kontsumitzen dira eta 57.042 CO2 gutxiago isuri atmosferara. Erakusketa honen bidez, zifra horien berri eman eta langile batzuen testigantzak jaso dira; Kooperaren bidez eta milaka pertsonen dohaintzei esker lana lortu duten pertsonak, hain zuzen.

Batez beste, pertsonok daukagun arroparen %20 baino ez dugu erabiltzen. Gainera,  botatzen dugunaren %85 zabortegira doa, baina arropa horien %95a berriro erabili edo birziklatu egin daiteke. Koopera Caritasen edukiontzietan arropa uztea, beraz, berrerabiltze ziklo baten hasiera da. Beharrizan handiena dutenei laguntzen die eta hondakinak murrizteko lanean garrantzia handia dauka.

Argazki panelen bidez, gainera, nabarmendu nahi izan dute berrikuntzaren eta teknologia berrien aldeko apustu sendoa egin dutela, pertsonen laneratzea baldintzarik onenetan gauzatu ahal izateko. Horrela izanik, Kooperaren lantegietan sailkapen automatizatuko bi ildo daude, ahotsaren errekonozimendurako software propioarekin, Estatuan aitzindari. Gainera, zuntzen espektroaren behaketak arropen osaera zein den zehazteko balio du. Hori guztia 9 transferentzia eta tratamendu zentroetan egiten da eta patentatutako edukiontzietan jendeak utzitako arropei esker ere egiten dugu.

Koopera

Koopera Sare Soziala bigarren graduko kooperatiba bat da Caritasek 11 lurraldetan sustatutako gizarteratze arloko enpresek eta gizarte ekimeneko kooperatibek hartzen dute parte. Helburua gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea da. Horretarako, ingurumen, berrerabiltze eta birziklatze zerbitzuak ematen dira;   kontsumo iraunkorra, prestakuntza, pertsonenganako arreta lantzen dira; eta helburua betetzen lagundu dezaketen bestelako jarduerak burutzen dira. Gaur egun 600 langile inguru ari dira Kooperan. Horien %55 gizarteratze-prozesuetatik datoz. Gainera, Caritaseko 500 boluntarioak ere lan egiten dute.

field_imagen_press
InauguraciónExposición Koopera erakusketareninaugurazioa
Resumen

• Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian egin da inaugurazioa eta abenduan Moyuara ere eramango dute.
• Estatu osoko 11 lurraldetan dauden 1.800 edukiontzietan jasotako arropen tratamenduaren bidez, 600 pertsona ingururi ematen zaie lana, horien %55 gizarteratze-proiektuetatik etorritakoak.
• Arroparen zati bat Koopera Store sareko 34 dendetara bideratzen da. Bertatik 10.000 dohaintza egiten dira urtean, beharrizan handiena duten pertsonentzako; eta bigarren eskuko arropak salgai jartzen dira, prezio baxuetan.
• Gainerako arropak birziklatu egiten dira eta hainbat produktu sortzen dira metodo berritzaileen bidez: autoetarako moketak, eraikuntzarako isolamendu akustikoko panelak edota arropa berriak egiteko haria.
• Kooperaren lanari esker, urtean 18.000 tona arropak zaborrontzietan amaitzea saihesten dugu; horrela, kontsumoak asko murrizten dira: 93.268.850 kWh eta 1.213.619 m3 ur gutxiago kontsumitzen dira eta 57.042 CO2 gutxiago isuri atmosferara.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación