Bilbo, 2017ko abenduaren 4a.

Metro Bilbaoren Administrazio Kontseiluak 2018 ekitaldirako aurrekontua onartu du gaur. Bertan jasotakoaren arabera, metropoli-trenak ea 76 milioi eta erdi euroko aurrekontua izango du datorren urtean, aurtengo ekitaldiko zifra baino %1,2 handiagoa.

Metro Bilbaoren Administrazio organoak onartutako aurrekontuaren arabera, estaldura-indizea %83,58tik gorakoa izango da; beraz, operazio-defizita osatzen duten gainerako 13 milioiak Bizkaiko Garraio Partzuergoak emango ditu eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko dituzte, zati berdinetan.

Onartutako aurrekontuari esker, creditrans eta urteko tituluen %1eko igoera batez bestearekin, trenaren mantentze- eta biltegiratze-lanei dagozkien partida nagusien gastuari ondo aurre egin ahal izango zaio. Horien barruan daude material mugikorra, trenbidea eta katenaria, balioztatze-makinak eta txartelak emateko makinak, igogailuak eta eskailera mekanikoak, baita sistema informatikoak ere. Metro Bilbaok 22,5 milioi euro inguru bideratuko ditu helburu horretara. Beste partida esanguratsu batzuk honakoak dira: garbiketa (4 milioi eurotik gora) eta segurtasuna (5 milioi euro).

Aipatu behar da, aurten ere, energia gastuari dagokionez, konpainiak asko aurreztea aurreikusi duela, efizientzia energetikoaren arloan burututako ekintzen ondorioz, gidatze eraginkorra batik bat, eta ETS, Transports Metropolitans de Barcelona (TMB), Malagako Metroa eta Murtziako tranbiarekin batera egindako tentsio altuko energia erosketaren ondorioz.  Horri guztiari esker, tentsio altuko energiaren gastuagatik ordainduko dena %4,2 jaitsiko da 2017arekin alderatuta; hau da, 7 milioi euro baino zerbait gutxiago.

Mugarri garrantzitsuek markatutako urtea

2018an ekitaldi garrantzitsuak izango dira Bilboko metropolian, hala nola, World Football Summit, la convocatoria del Congreso World Metrorail kongresuaren deialdia, Europeans Champions Rugby, Oil&Gas konferentzia. MTVren EMA sarien banaketa eta, gainera, jada ohikoak diren BBK Live, Aste Nagusia…  eta Metro Bilbaok horietako guztietako mugikortasun-beharrak asetzea bermatuko du.

Zerbitzu bereziak abenduan

Abenduan zerbitzuak gehitzen dira, garai honetako jaiek eta ospakizunek mugikortasun-eskari handiagoa ekartzen dutelako.

Horrela, metroak gau osoko tren-zerbitzua eskainiko du hurrengo bi ostiraletan, abenduak 15 eta 22.

Abenduaren 21ean, San Tomas, egun osoan indartuko da zerbitzua.

Eta, azkenean, Gabon Gaueko eta Urte Zahar Gaueko zerbitzu berezia emango da. Metro Bilbaok metroak ipiniko ditu 1:00etatik aurrera batean eta bestean.

field_imagen_press
Geltokia/estación
Resumen

• Kalkulatutako estaldura-indizea %83,58koa da.
• Erakundeek 13 milioi euroko ekarpena egingo dute Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bitartez.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación