Bilbo, 2018ko urtarrilaren 3a

2018ko martxoaren 25etik 26ra bitarteko gauean, igandetik astelehenera, izango da UnderRun Metro Bilbao lasterketa. Metroaren tuneletan barrena egingo da osorik. Hauxe izango da ibilbidea: Moyua–Ansio. 8 kilometro inguruko distantzia izango du eta lur azpiko 9 geltoki hauek hartuko ditu barne: Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Gurutzeta/Cruces eta Ansio.

200 pertsonak hartu ahal izango dute parte lasterketan. Zozketa bidezko hautaketa prozesu zorrotz bat aplikatuko da, webgunean izena ematen dutenen artean: www.underrunmetrobilbao.com.

Izena emateko epea bihar hasiko da, urtarrilak 4, eta otsailaren 25era artekoa izango da. Horretarako, prestatutako formularioa bete eta bideo bat erantsi behar da, parte-hartzaileak esperientzia berezi hau bizi nahi izatearen arrazoiak azalduz. Otsailaren 26an argitaratuko dira izena eman duten eta zozketarako onartu diren pertsona guztien izenak. 27an, notario aurrean, zozketa egingo da.

Mugi. Eman izena.
www.underrunmetrobilbao.com
• UnderRun Metro Bilbao lasterketak bihar, urtarrilak 4, zabalduko du izena emateko epea www.underrunmetrobilbao.com webgunean.
• Jasotako izen-emate guztien artean 200 parte-hartzaile aukeratuko dira, zozketa bidez.