Bilbo, 2018ko martxoak 2

487 pertsonak eman dute izena UnderRun Metro Bilbao lasterketan emandako epearen barruan, hots, otsailaren 28ra arte. Izena eman dutenen zerrenda hemen dago: www.underrunmetrobilbao.com. Horietatik 200ek soilik izango dute lehiatzeko aukera: 180 notario aurreko zozketan erabakiko dira eta beste 20ak aurkeztutako bideorik onenak egin dituztenak.

20ko taldetan egingo dute korrika lasterketan. Talde bakoitzean babesle bat egongo da, besteak beste, Carlos Gurpegui, Iraia Iturregi, Roberto Laiseka eta Alex Txikon.

Astelehenean, martxoak 5, 11:00etan egingo da Zozketa Eduardo Ares de Parga notarioaren aurrean.

Lasterketa martxoaren 25etik 26rako gauean egingo da, igande-astelehen. Metroaren tuneletan zehar egingo da oso-osorik, Moyua-Ansio artean. Ia 8 kilometro ditu, lurpeko geltoki hauetan zehar doan ibilbideak: Moyua, Indautxu, Santimami/San Mames, Deustu, San Ignazio, Gurutzeta eta Ansio.

field_imagen_press
UnderRun Metro Bilbao
Resumen

• Lasterketako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda zozketa bidez erabakiko da datorren astelehenean, martxoak 5, 11:00etan notario aurrean

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación