Bilbo, 2018ko abenduak 19

Metro Bilbao Twitter-en egongo da (twitter.com/metrobilbaoeus) bihartik aurrera, osteguna, abenduaren 20a. Bide berri hori gehituta lehendik beste bideetatik abiatua zuen online komunikazioa indartu nahi du. Orain arte jendearekin aritzeko zuen presentzia digitala Facebook (facebook.com/metrobilbao) eta Instagram (instagram.com/metro_bilbao) kontuak ziren.

Hemendik aurrera Twitter-en ere aurkituko duzue Metro Bilbao, hasiera batean bi eletan (euskaraz eta gaztelaniaz) eta gerora atzerriko hizkuntzetan ere arituko delarik.

Aurtengo maiatzean Instagram-en hasi zen Metro Bilbaok eta zazpi hilabetean jada 2.400 jarraitzaile bildu ditu.  Lehenago, 2010eko abenduaren 21ean Facebook erabiltzen hasi zen, eta gaur arte guztira 16.604 jarraitzaile batu zaizkio.  Gaur, bidaiari gehien izaten ditugun San Tomas egunaren bezperan komunikazioa indartzen hasiko da Metro Bilbo, eta modu koordinatuan kudeatuko ditu bere sare sozial guztiak estrategia digitala betetzeko eta behar duen jende guztiarengana ondo heltzeko.

field_imagen_press
Sare sozialak redes sociales
Resumen

• Komunikazio-bide hori gehituko die lehendik dituen Facebook eta Instagram kontuei • Metro Bilbaok sare sozialetako estrategia digitala koordinatuta kudeatuko du jende guztiarengana ondo heltzeko.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación