Bilbo, 2018ko abenduak 20

Metro Bilbaoren Administrazio-kontseiluak 2019rako aurrekontua onartu dio abenduko saioan. Horren arabera, metropoliko tren-konpainiak 81 milioi eta erdi euro baino gehiago izango ditu, oraingo urtaldian baino % 6,77 gehiago.

2019ko kontuek partzuergo-txartel guztien tarifak izoztea aurreikusten dute; hiriarteko tren-zerbitzuaren bezeroen % 95ek erabiltzen dituzten txartelak dira. Bezeroen % 5ek erabiltzen duten urteko txartelen tarifa, ordea, batez beste % 1,7 garestituko da.

Metro Bilbaoren Administrazio-organoak onartutako aurrekontuak estaldura-indizea % 80,26 izatea aurreikusten duenez, gainerako 17 milioiak, jarduera-defizit liratekeenak, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bidez jarriko dira, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdibana finantzatuta.

Onartutako kopuru horietan diru-sarrera arruntak (enpresaren jarduerako txartelen salmentatik, publizitatearen kudeaketatik, sektoreko beste enpresa batzuentzako aholkularitza eta laguntza teknikoen zerbitzuengatik, besteak beste hartzen direnak) 64,5 milioi euro baino gehixeago izango direla aurreikusten da; jarduera-gastuak (metropoliko trenaren funtzionamenduaren ondoriozkoak) 80, 5 milioi euro izango lirateke aurreikuspen horietan. Gainera, hiriarteko trenbide-konpainiak sarea hobetzeko milioi bat eurotik gorako inbertsioak egiteko asmoa ere badu.

Onartutako kontuek aukera ematen du kaudimenez aurre egiteko metropoliko garraio-zerbitzua behar diren trenak, trenbidea, katenaria, txartelak saldu eta balioztatzeko makinak, igogailuak eta eskailera mekanikoak, baita sistema informatikoak ere, ondo mantendu eta zaintzeko lanen partida nagusietan izango den gastuari. Metro Bilbaok 24,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu horretara. Beste partida esanguratsu batzuk ere badira, hala nola, garbiketarena (4,5 milioi euro inguru), segurtasunarena (5 milioi eurotik gora) eta energia elektrikoarena (ia 8 milioi euro).

Inbertsioen kapituluan mugimendu murrizteko pertsonentzako irisgarritasuna areagotu eta itsuena hobetzeko jarduerak nabarmentzen dira.

San Tomaseko zerbitzua

Bihar, abenduak 21, San Tomas eguna, gau osoko zerbitzua emango du Metro Bilbaok. Egunez zerbitzua indartuko da herritarren mugikortasun-beharrak asetzeko.

Your browser does not support the video tag.
Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia, Eneko Arruebarrena, garraio-txartelen tarifei buruz
Your browser does not support the video tag.
Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia, Eneko Arruebarrena, 2019ko aurrekontuei buruz
• Txartel guztien tarifak izoztu dira, urteko txartelarena izan ezik. • Erakundeek 17 milioi euro jarriko dituzte Bizkaiko Garraio Partzuergoaren bidez. • Estaldura-indizea % 80,26 izatea aurreikusten da.