Metro Bilbaok historiako bigarren markarik onena izan zuen atzo 386.715 bidaiarekin
Bilbo, 2023ko abenduaren 22a
Metro Bilbaok aurtengo bidaia-marka hautsi zuen atzo, abenduak 21. 386.715 txartel-balioztatze izan zituen, iazkoak (356.381) baino %8,5 gehiago. Hartara, abendu honetako lanegunetako batezbestekoa baino %17,1 edo 56.459 bidaia gehiago zenbatu dira.
Metro Bilbaok %22 indartuko du zerbitzua San Tomas egunean
Bilbon, 2023ko abenduaren 20an
Dena prest dago Metro Bilbaon San Tomas eguna ospatzeko. Beste behin ere, eta operatibaren ikuspuntutik, metroaren urteko erronkarik handiena bihurtuko da bihar euskal nekazaritzaren azokarik garrantzisuena. Eskakizun horrek erabateko errendimenduan funtzionatzera behartuko du, ahalik eta baliabide gehien zabalduz, eta horrek, aldi berean, bezero ugari izatea ekarriko du.
Gabonzahar Gau eta Urte Berri eguna
Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean (Gabon Zaharra eta Urte Berria) Metro Bilbaok zerbitzu berezia emango du, ordutegiak Gabonetako jaietara egokituz.
Azken trenak - Abenduak 31
Gabon Gaua eta Eguberria 2023
Abenduaren 24an eta 25ean (Gabon gaua eta Eguberria) Metro Bilbaok zerbitzu berezia emango du, ordutegiak Gabonetako jaietara egokituz.
Azken tren irteerak - Abenduak 24
Athletic Club – Atlético de Madrid
Abenduaren 16an, larunbata, Athletic Club eta Atlético de Madrid taldeek, 16:15ean jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du mugikortasuna erraztuz.
Melendi Kontzertua
Melendik abenduaren 15ean, ostirala, BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna errazteko.
Metro Bilbaok ohiko zerbitzuen %30 bermatuko du biharko greba feminista orokorrari begira
Biharko, azaroaren 30erako, greba feminista orokorraren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak Lan eta Enplegu Sailaren urriaren 28ko Aginduan adierazitakoaren arabera, Metro Bilbaok bermatuko du ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzen direla. Horrela, laneguneko ohiko zerbitzuen %30 bermatuko da (dekretatutako gutxieneko zerbitzua), eta zerbitzu horiek indartu ahal izango dira langileen prestasunaren arabera. Trenen igarotze-ordutegiak eskuragarri izango dira www.metrobilbao.eus/eu webgunean.
Azaroak 30. Zerbitzuaren informazioa
Metro Bilbaok gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu eta langileen eskuragarritasunaren arabera indartuko ditu.
Love the 90’s Kontzertua
Abenduaren 2an, larunbata, 20: 00etan BECen ospatuko den Love the 90’s kontzertua dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du ekitaldia amaitu ondoren, mugikortasuna erraztuz.
I Love Reggaeton festibala
Abenduaren 1ean, ostirala, 21: 00etan BECen ospatuko den I Love Reggaeton musika jaialdia dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du ekitaldia amaitu ondoren, mugikortasuna erraztuz.