Subscribe to Metro-zerbitzua

Aste Nagusia. Kontzertuak Europa parkean

Metro Bilbaok Europa Parkean abuztuaren 24, 25, 26 eta 26an Aste Nagusiaren programatutako kontzertuetara joateko Santutxuko geltokiaren erabilera gomendatzen du.

Gogoratu:

Ezkerraldetik, Uribe Kostatik ala Bilbotik bazatoz erabili beti Santutxuko geltokia.

Basauritik ala Etxebarritik bazatoz erabil dezakezu Basarrateko geltokia.

Kargatu zure BARIK edo erosi bueltarako txartela abiatu baino lehen, txarteldegietako ilarak saihesteko.

Egin jaramon geltokietako langileei, beti.

Aste Nagusia 2022

Aurreko urteetan bezala, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 20tik (larunbata) 28ra (igandea).

Planifikatu zure bidaia eta gogoratu jaietan metro zerbitzua egongo dela eguneko 24 orduetan.

Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak

Gogoratu, zure segurtasunerako, debekatuta dagoela helio-puxikak geltokietara sartzea.

*Abuztuaren 28an, igandea, zerbitzua 23:00etan amaituko da.

Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetan, asteartean eta ostegunean, lanuzteak deituta daudela goizeko eta arratsaldeko puntako orduetan

Bilbo, 2022ko uztailak 25

Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetarako lanuzte berriak deituta daudela, zerbitzuari puntako orduetan eragingo diotenak. Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios, ELA, CIM eta UGT zentralek antolatuta, bihar, asteartearekin, eta ostegunean izango dira, 6:30 eta 9:30, eta 18:30 eta 21:30 artean.

Rosalía kontzertua

Uztailaren 27an, larunbatean, Rosalíak BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua amaitu osteko, tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok.

Zure itzulera planifikatu eta gogoratu gaueko metro zerbitzua dagoela gau osoan.

Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak

Gomendioak: