Subscribe to Metro-zerbitzua

Metro Bilbaoko Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeko gehiengo sindikalak aurreakordioa lortu dute Hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren esparruan

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, enpresaren zuzendaritzak gaur goizean negoziazio- mahaian aurkeztu duen proposamenak sindikatuen gehiengoaren balorazio positiboa jaso du; horri esker, indarrak bildu dira eta hitzarmen kolektiboa berritzeko aurreakordioa sinatu da. CCOO (4), SEMAF (2), LAB (2), EGIE (2) eta ESK (1) sindikatuek ahalbidetu dute Hitzarmen Kolektiboaren aurreakordio hori sinatzea, guztira 11 ordezkarirekin eta, beraz, enpresa-batzordean gehiengo gisa.