Metro Bilbaok ohiko zerbitzuen %30 bermatuko du biharko deitutako greba orokorrari begira
Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienekoak betetzearekin bat dator neurria
Langile kopuruaren arabera, indartu ahal izango da eskaintza
Zortzi kilotik gorako txakurrek debekatuta izango dute sarbidea egun osoan zehar
Azaroak 11. Zerbitzuaren informazioa
Metro Bilbao-k gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu, hauek langileen erabilgarritasunaren arabera indartuko direlarik.
Maiztasunak erantsitako fitxategietan kontsultatu ditzakezu edo Planifikatu bidaia atalean.
Metro Bilbaok 1. Lineako trenen irteera aurreratu du, Etxebarrirako noranzkoan
Ordutegi berri hau urriaren 16an hasiko da -ostirala-, eta abenduaren 17ra arte mantenduko da
Aldaketak konpentsatuko du Gobela-Neguri-Aiboa tartean egiten ari diren mantentze-lanek sortutako abiadura-murrizketa
Urriaren 16tik abenduaren 17ra bitarteko ordutegiak
Urriaren 16tik abenduaren 17ra bitartean, Bilborako noranzkoko 1. lineako trenen ohiko ordutegietan aldaketa txikiak izango dira. Egokitzapen horrek zerbitzu horien irteera-orduari baino ez dio eragingo, eta ez du aldaketarik ekarriko maiztasunetan.
Ordutegi eta maiztasunen xehetasunak hemen ikus ditzakezu.
Neguko ordutegia
Neguko ordutegia irailaren 1etik urriaren 15era arte egongo da indarrean.
Kontsultatu ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
14tik 31ra bitarteko ordutegiak
Abuztuaren 14tik 31ra bitartean, Bilborako noranzkoko 1. lineako trenen ohiko ordutegietan aldaketa txikiak izango dira. Egokitzapen horrek zerbitzu horien irteera-orduari baino ez dio eragingo, eta ez du aldaketarik ekarriko abuztuko maiztasunetan.
Metro Bilbaok udako zerbitzua abian jarriko du, trenak eskarira egokitzeko
Egun bakoitzeko lehenengo eta azken zirkulazioen irteerako ordutegiak mantendu egingo dira
Zerbitzu bereziak eskainiko dira programatutako ekitaldiek eragindako beharrei erantzuna emateko
Bezeroen Arretarako Bulegoak. Udako ordutegia 2026
Uztailean eta abuztuan Metro Bilbaok udako eskarietara egokitzen ditu ordutegiak.
Uztaila (astelehenetik ostiralera)
- Zazpikaleak/Casco Viejo, Areeta, Ansio: 08:00etatik 15:00etara.
Abuztua (astelehenetik ostiralera)
Udako ordutegia 2026
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean Metro Bilbaoren udako ordutegia. Aldi horretan, trenen igarotze-maiztasunak eta ordutegiak egokituko dira, udako hilabeteetako berezko eskarira egokitzeko.
Kontsultatu ordutegiak Zure bidaia planifikatu atalean.
Maiztasunak fitxategi hauek deskargatuz kontsultatu ditzakezu:
Ekainaren 20ko zerbitzu berezia
Ekainaren 20an, larunbata, Bilboko Gau Zuriaren ospakizunak eta Leioako zein Sestaoko jaiak direla eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du, ekitaldi horietara bertaratzen diren pertsonen mugikortasuna errazteko.
Gogoratu ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean metro-zerbitzu etengabea dagoela ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gau guztietan.