Subscribe to Erakundea/Zuzendaritza Batzordea

BGPak 2,5 milioi euro bideratuko ditu Metro Bilbaon Aginte Toki berria martxan jartzeko, gertakari larririk dagoenen aktibatuko dena

• Basauriko Arizen dauden bagoi-tokietako instalazioetan egongo da Metro Bilbaoren Aginte Toki Osagarria, eta lurrazpikoaren sistema guztien kontrola bere gain hartuko du gertakari larriren batek Aginte Toki Nagusia (Nafarroa kaleko 2an dagoena) erabiltezin uzten duenean.
• Dagoeneko burutzen ari dira egokitzapen-ekintzak metroren katigamenduetan; horretarako 400.000 euroko inbertsio osagarria egin da, Aginte Toki Osagarri berriaren sorrera aurreikusita.
• Egungo Aginte Toki Nagusiak, era berean, trafiko-kudeaketari dagozkion funtzionaltasun berri eta osagarriak izango ditu, barne-eragiketak hobetzea ahalbidetze aldera.

Metro Bilbaok aitortza bikoitza jaso du Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan

Atzo, ekainak 21, Metro Bilbaoko Segurtasun-arduradunak ohorezko garaikurra jaso zuen, enpresako segurtasunaren kudeaketa balioan jarriz.
Era berean, Segurtasuneko Enpresen Batzordeak Metro Bilbao saritu zuen Segurtasun Pribatuaren Egunean, segurtasunarekin duen konpromisoarengatik.

Emakumearen Nazioarteko Egunean, «Berdintasuna egunero egiten da» kanpaina ikusgai dago Metroren geltoki guztietan

• Bostehun kartel ezarri dira metro-sareko geltokietako informazio-euskarrietan, «Berdintasuna egunero egiten da» leloa nabarmenduta.
• Metro Bilbaok berdintasun politikak sustatzeko konpromisoa hartua dauka; horretarako, ekintza ezberdinak burutuko dira urte osoa zehar.

Metro Bilbaok WiFi sarea zabaldu du 1. eta 2. lineetako geltoki guztietara

• 2016aren amaierara arte, WiFi sarea zuten Metro Bilbaoren geltokietan 7.502.612 bisita egin ziren TUWI sarbide-atarira eta interneterako 3.290.963 sarbide.
• Zerbitzua gainerako geltoki guztietara zabalduko da, 31 guztira, apurka-apurka.
• Bisita gehien izan dituen geltokia San Mamesekoa izan da, eta errekor eguna Athletic-Sassuolo partidarena izan zen.

Metro Bilbao garraiobidea oso ondo ikusten segitzen dute bezeroek, 8,06 emanez

•2.300 pertsona baino gehiagori egindako inkestak hiriarteko trenaren ezaugarriak balioestean batez beste 8,06ko nota eman dio.
• Trenen eta geltokien garbitasuna dira ondoen iritzi zaien alderdiak.
• Galdetutako pertsonen % 91 “oso harro” sentitzen da metroa erabiltzeaz.

Metro Bilbaok bat egin du aurten ere "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin"

• "Noiz arte?. Emakumeen kontrako eraso gehiagorik ez". Hori da aurten aukeratutako leloa, eta geltoki guztietako informazio-euskarrietan egongo da ikusgai.
• Metro Bilbaok argazki-lehiaketa bat ere antolatu du Facebook bidez, "Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu" esaldiari irudiak jartzeko.

Trengintza Hiztegia aurkeztu dute trenaren sektoreko bost erakundek

Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea erakundeek egin dute hiztegia, Elhuyarreko terminologia-adituen aholkularitzapean.

Hiztegi honek sektoreko terminologiaren inguruko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, eta lau hizkuntzatan kontsultatu daiteke Interneten.