Subscribe to Erakundea/Zuzendaritza Batzordea

Metro Bilbaok % 10,57ko igoera izan du urteko lehen bost hilabeteetan

Bilbo, 2024ko ekainak 14

Metro Bilbaok bere markak hobetzen jarraitzen du, inoiz erregistratu gabeko zifrak lortuz. Urteko lehenengo bost hilabeteetan, maiatza arte, %10,57 handitu zen bidaiarien kopurua iazko aldi beraren aldean.

Lehenengo bost hilabeteetako balioztatzeak 42,54 milioi izan dira; 2023an, berriz, 38,47 milioi izan ziren. Joan den maiatza inoizko hilabeterik onena izan zen, 9 milioi bidaia baino gehiago egin baitziren. Balioztatzeen hazkundea, batez ere, Bilbo inguruan izan da, arratsaldeko ordutegian eta Creditrans bidez ordaindutakoa.