Subscribe to Teknologia eta berrikuntza

Nasako teleadierazlearen funtzionalitate berria webgunean

Gure webgunean nasaren teleadierazlea eskuragarri duzue denbora errealean, geltoki bakoitzean hurrengo trenen itxaronaldiak kontsultatzeko aukera ematen duen funtzionalitate berria. 

Aukeratu sareko edozein puntu edo aktibatu geolokalizazioa gertuen dagoen geltokia ikusteko. Klik bakar batekin, nasako teleadierazleetan agertzen den informazio bera izango duzu eskura. 

Ibilgailu elektrikoen karga-gune berriak Etxebarri, Leioa eta Ibarbengoan

Metro Bilbaok Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Etxebarri, Leioa eta Ibarbengoa geltokietako disuasio-aparkalekuetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko jarri dituen gune berriak aktibatu ditu. Ekimen horri esker, erabiltzaileek ibilgailu elektrikoa kargatu ahal izango dute metro-zerbitzua erabiltzen duten bitartean. 

Metro Bilbaok zortzi wifi puntu gehiago ditu sarean

Bilbo, 2022ko abenduak 16

Metro Bilbaok jarraitzen du metropoliko trenaren wifi sarera sartzeko aukera dagoen geltokien kopurua gehitzen. Doako zerbitzua da eta sareko 28 geltokitan erabil daiteke jada.

Horrela, zortzi puntu berri gehitu dira kanala martxan dagoen geltokien sarera: Ariz, Etxebarri, Bolueta, Basarrate, Ansio, Peñota, Astrabudua eta Bidezabal.

Metro Bilbaok Europako eVACUATE proiektuan parte hartzen du, larrialdietan ebakuazio-denborak % 25 murriztea lortzeko

• Europako eVACUATE proiektuaren xedea azpiegitura handietako ebakuazio-prozesuak optimizatzea da.
• Metro Bilbaoko San Mames geltokia teknologia hori probatzeko haututako azpiegituretako bat izan da.
• Ekimenaren emaitza larrialdi batetik irteteko biderik azkar eta seguruena modu autonomoan erabakitzen duen algoritmoetan oinarritutako plataforma da.