Love The 90’s Bilbao
Azaroaren 29an, larunbata, BECen ospatuko den "Love The 90 's Bilbao" jaialdia dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Ansioko geltokitik kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.
Zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bukaera ordura egokituko da.
Euskadi vs Palestina 2025/11/15
Azaroaren 15ean, larunbata, Euskadiko eta Palestinako selekzioek San Mamesen 20:30etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagokaren amaieran, mugikortasuna errazteko.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Athletic Club – Real Oviedo 2025/11/09
Azaroaren 9an, igandea, Athletic Club eta Real Oviedo taldeek 14:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, zaleen joan-etorria errazteko, bai norgehiagoka hasi aurretik, baita amaitu ondoren ere.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Lágrimas de Sangre-ren kontzertua
Lágrimas de Sangre taldeak azaroaren 8an BECen emango duen kontzertua dela eta, agertokiei agur esateko biraren barruan, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertu amaieran, mugikortasuna errazteko.
Lágrimas de Sangre kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bukaera ordura egokituko da.
Joaquín Sabina-ren kontzertua
Joaquín Sabinak azaroaren 5ean eta 7an BECen eskainiko dituen kontzertuak direla eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du Ansioko geltokitik kontzertu bakoitzaren amaieran, mugikortasuna errazteko.
Sabina-ren kontzertuen zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bakoitzaren amaierara egokituko da.
Azaroko Metrokultura
Hilabete honetan egingo diren inguruko kultur eta gizarte ekitaldiak azaroko Metrokulturan aipatzen dira.
Kontsultatu hemen agenda.
Ura Bere Bidean 2025
Ura Bere Bidean Koralak urriaren 23an, 24ean eta 25ean BECen emango dituen kontzertuak direla eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, hilak 24, Ansio geltokitik kontzertu amaieran, mugikortasuna errazteko.
Ura Bere Bidean Koralaren kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldiaren amaierara egokituko da.
ATHLETIC CLUB – QARABAĞ FK 2025/10/22
Urriaren 22an, asteazkena, Athletic Club eta Qarabağ FK taldeek 18:45tan jokatuko duten UEFA Champions League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du partidaren hasieran eta amaieran mugikortasuna errazteko.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
Athletic Club – Real Madrid 2025/10/12
Urriak 12, igandea, Athletic Club eta Real Madrid taldeek 17:00etan jokatuko duten Liga F partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, zaleen joan-etorria errazteko, bai norgehiagoka hasi aurretik, baita amaitu ondoren ere.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia .
Basauriko jaiak
Urriaren 11ko eta 18ko larunbat gauetan, Basauriko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuaren maiztasuna 23:00etatik 06:00etara bitartean. honakoa izango da:
- Basauri - San Ignazio 15 minutu
- Basauri - Kabiezes 30 minutu
- Basauri - Plentzia 30 minutu